Mobilizazioaren erabilgarritasuna eta premia
1) Shock politika kapital metatze fase berri baterako
2) Gizarte eta demokrazia krisi erraldoiaren ezkutaketa
3) U13ko neurriak eta Greba deialdia
Soilik mobilizazio sozialak lortuko ditu behar ditugun aldaketak.
Bosgarren greba orokorra izango da i26koa, eta jendeak galde dezake zer lortuko dugun grebarekin. Galderak badu bere zentzua: murrizketak egingo dira eta bide luzea gelditzen zaigu.
Baina langile mugimenduak politika publikoetan aldaketak lortu ditu, mobilizazio bidez lortu duenean klase politikoak langileon eskaerak bere egitea. Gaur egun, klase politikoak botere ekonomikoak dioena baizik ez du entzuten.
Dena den, garrantzia eman behar diogu Europako zenbait herrialdetan gertatzen ari denari
Frantziako hauteskundeetan, lehen itzulian, %40ak ia indar “ez ohikoei” ematen die bozka
Grezian ezkerreko mugimenduak ia hauteskundeak irabazi ditu
Islandian krisiaren eragin dutenak prozesatu dira eta kosntituzio berria idazten ari dira
Shock politikek ere estatu “hutsuneak” sortuko ditu, zilegitasun falta babesten dituzten alderdiengan... Gurea zibilizazio borroka da: ekonomia pertsonaren zerbitzura egon behar duela eskatzen dugu, eta beraz, politikaren azpian, ez alderantziz, orain gertatzen den moduan.
Agian termiten irudiak balio digu... Itxuraz altzari bat zurruna da, noizbait txiki bat nahiko izan arte desagerrarazteko. Termitek modu isil, ikusezin eta atzemanezin batean desgastatzen joan dira denbora luzean zehar. Gaur indar harremanak ez du ematen, baina emango du noizbait...
Ez da kontu txikia, garai txarretan nortasun koletiboa indartzea. Gu bat izendatu hainbeste basakerien aurrean eta kolektiboki esan ez gaudela ados. Gaur agian ezin ditugu gauzak aldatu, baina behintzat oihu egiten dugu gu aldatu nahi ez dugula. Benedettik zioen moduan: “proiektua da beraien proiektua izorratzea, gu geu izaten jarraitzea...”
Lau greba orokor handi egin ditugu. Horretarako gure esparrutan itxuraz hegemonikoak diren grebaren kontrako iritziak gainditu ditugu. Iritzia sortzeko gaitasuna izan dugu enpresetan, kalean, lagunartean... bestela ez dago azaltzerik aurreko greben arrakasta. Eta mobilizazio maila handiak lortu ditugu.
I-26 egun handi bat, paro handi bat eta mobilizazio egun erraldoi bat bihurtu behar dugu.
Murrizketa hauei eta datozenei, krisia okertzen dituzten politikei EZ esateko
Esateko krisiari aurre egiteko beste moduak badaudela, lehentasuna zabaltzen ari diren gizarte larrialdi egoerei erantzutea dela
Egoera honen kostuak benetazko arduradunei pasatzeko
Lan eta gizarte alternatibak planteatzeko
Gizarte eta sindikatu gune alternatiboa, ez menpekoa, indartzen joateko
Borroka erreferentzia indartzeko
Borroka legatua
Grebak langile borrokaren tradizio onenarekin lotzen gaitu, eta gaur borrokan dabiltzan guztiekin batzen gaitu.
Egun batez, arnas ematen diegu grebekin, EREekin, itxierekin, gatazkekin, negoziazioekin, konkurtsoekin... hilabeteak borrokan dabilen jende askori
Grebarekin legatu bat eta borroka eredu bat uzten dugu hurrengo langile belaunaldiei. Borrokaren pedagogia egin behar dugu, urteak iraungo dituena
IBIL GAITEZEN, OIHU EGIN DEZAGUN...
BIZITZEA EGOKITU ZAIGUN GARAI HONEN
HISTORIA IDAZTEN DENEAN
JAKIN DADIN EZ GINELA ADOS EGON
(Raúl González Tuñón)