Auzolana: Etxebizitza eskubidearen eguna

2025/10/01
Auzolan-espace-benevole-2024-300x190-3.jpg
Aldak Etxebizitza eskubidearen egunaren harira, urriaren 10 eta 11an Auzolan jardunaldia antolatu du Baionan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak, argazki erakusketa, haurren txokoa, jatekoak eta mota guztietako animazioa izango da

2025eko urriaren 10a ostiral arratsaldean eta 11 larunbatean, Baiona Ttipian (Patxa plaza eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizue Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioarentzat.

Hitzaldiak hautetsi eta erabakitzaileak aktibatzeko, bazkari herrikoia, kultur animazioak, haurren xokoa, ekitaldi nagusia, kontzertuak… eta beste hainbat sorpresa!

Ikusi hemen programa osoa

Azken urteetako mobilizazio kolektiboak fruituak eman ditu: Airbnb-ren kontrako konpentsazioa eta orain Airbnb-ren kontrako legea, iruzurrezko alokatze-kontratuen kontrako borroka, bizitegi sozialak alokatzaileen artean trukatzeko tresna, alokairuen mugatzea… Horrek guziak frogatzen du gauzak mugitzen direla kolektiboki eta determinazioz ekiten denean.

Egun honek ospatu nahi ditu lehen garaipenak, bai eta burutu behar diren borroken ondoko urratsak finkatu ere. Etor saldoan parte hartzera egun giltzarri honetara, gure ahotsak entzunarazteko eta besta eta mobilizazio giro honetaz gozatzeko.

Elkarrekin, irabazten dugu!

Ikusi bideoa

Auzolanean laguntzako izena eman nahi duzu?

Aldako kide bihurtu nahi duzu?