Zaplastekoak
Aiala Elorrieta Agirre, Manu Robles-Arangiz fundazioa (artikulu hau Argian argitaratu da)
Zaplaztekoa eman digute beste behin ere Konstituzionaletik. Duela hiru urte pasatxo, Gasteizko FrackingEz kolektiboa sinadurak biltzen hasi zen, Herri Ekimen Legegile bidez Eusko Legebiltzarra presionatzeko helburuarekin. Ekimen horren fruitu izan da 2017ko ekainean Legebiltzarrak onartutako legea: guztiz debekatu gabe, zorrotz mugatzen zuen frackinga. Espainiako Gobernuaren helegiteari erantzunez Konstituzionalak ebatzi du Frackingaren aurkako legea antikonstituzionala dela. Nago, zaplaztekoa hain kritikatua den “aldebakartasunaren” erabilpen bortitza dela. Gure eredu energetikoa erabakitzeari zaplaztekoa, auzitegia 100.000tik gora sinaduraren aurka.
Ama lurraren eta bizitzaren beraren mugak geroz eta ikusgarriagoak diren heinean, harik eta bistakoagoa da gure sistema sozioekonomikoaren sostengaezintasuna. Eredu sozioekonomikoa iraultzeko bestelako eredu energetiko bat ezinbestekoa dugu. Beraz, esparru energetikoan jokatzen den bataila hau, kapitalismoa eta bizitzaren arteko gatazkaren dimentsioetako bat da.
Aurrez aurre topo egiten dute kapitalaren aldeko politika ekonomikoek eta gizartearen babeserako politikek. Krisi finantzarioaz geroztik, dilema zorraren inguruan gauzatzen da gordinen: zorraren ordainketa guztiaren gainetik lehenetsi ala austeritatearekin amaitu?
Gatazka hau bizi-bizia da, baita plano ekonomikoan ere: aurrez aurre topo egiten dute kapitalaren aldeko politika ekonomikoek eta gizartearen babeserako politikek. Krisi finantzarioaz geroztik, dilema zorraren inguruan gauzatzen da gordinen: zorraren ordainketa guztiaren gainetik lehenetsi ala austeritatearekin amaitu?
2015 urtean Europa osoa Greziara begira jarri zen, Siryza Gobernura iritsi zenean: zorraren ordainketa bermatuko zuen Memoranduma versus herriaren aldeko defentsa. Herriak erreferendum bidez bozkatutako EZ hari inoizko Memorandum latzenarekin erantzun zion Siryzak. Kostas Lapavitsas ekonomialariak uste du Gobernuak inongo momentutan ez zuela nahi izan europar aginteei aurre egin. Hori horrela izan edo ez, kontua da Troikaren mezua herriari ulertarazi ziola greziar gobernuak. Horra, zaplaztekoa Greziako demos-ari.
2008-2013 bitartean, greziarrak batez beste %40 pobretu ziren eta 800.000 pertsona dira honezkero baliabide faltagatik osasun zerbitzuetara sarbiderik ez dutenak.
Siryzaren buruzagitzak hartutako bide hori gogor kritikatzen du Lapavitsasek eta Grezia moneta batasunetik irtetea defendatzen du. Irteera horrek izaera progresista izatea ezinbestekotzat jotzen du. Batetik, austeritatearekin amaitzeko beharra aldarrikatzen du, horretarako zorraren ordainketari uko egin eta gastu sozialaren hazkundea sustatuz. Bigarren multzo batean, diru publikoaren bitartez, industria eta nekazaritza sektoreak bultzatzeko politikak defendatzen ditu, zerbitzuetan espezializatuegi dagoen ekonomia berregituratze aldera. Finean, langile klasearen aldekoak izango diren politikak lehenestea eskatzen du.
Estatistikek erakusten dutena ongizatearen aurkako eraso izugarria da. 2008-2013 bitartean, greziarrak batez beste %40 pobretu ziren eta 800.000 pertsona dira honezkero baliabide faltagatik osasun zerbitzuetara sarbiderik ez dutenak.
Siryzako Gobernuak joan den maiatzean sinatutako akordioak areago sakondu du kapitalaren aldeko balantza: %3,5eko superabit primarioa iragarri dute hemendik eta 2022 urtera arte. Superabit primarioa, zorra ordaindu aurretiko aurrekontuen saldo positiboa da. Honela, austeritatea areagotzea bilakatzen da zorraren ordainketa bermatzeko bide bakarra. Datuek hotzikara ematen dute: 2008-2011 tartean depresio larriak jota zegoen pertsonen kopurua ia hirukoiztu egin zen. Noraino jarrai daiteke herri bat itotzen?
Zaplaztekoak, eskubide hau zanpatzera datozen erantzun unilateralak dira: goitik inposatuak eta populuaren adierazpenaren aurka.
Kapitala eta bizitzaren arteko gatazka ukigarria eta mingarria da gure bizitzako hainbat eta hainbat esferatan, eta esfera guzti hauetan batailak irabazteko giltza erabakitzeko eskubidea da. Zaplaztekoak, eskubide hau zanpatzera datozen erantzun unilateralak dira: goitik inposatuak eta populuaren adierazpenaren aurka.