Gizarte eta demokrazia krisi erraldoiaren ezkutaketa
Aurreko artikulua: Shock politika kapital metatze fase berri baterako
Eztabaida publikotik egungo drama soziala eta datorrena desagerrarazi
215.000tik gora langabe honez gero Euskal Herrian, laguntzarik jasotzen ez dituztenak geroz eta gehiago
BPGan soldaten parte hartzea geroz eta txikiagoa
Behin behineko kontratuen ehunekoak berbera izaten jarraitzen du erreformaz erreforma
Beldurra, enplegua galtzeko ikara, gizarte bazterketan erortzeko arriskua, eta horrek dakarren sumisioa, esplotazioa...
Jende guztiak dakiena ezkutatu
Politika hauek ez dutela ezer konpontzen, krisia okertzea dakartela baizik
Ez lan- zein pentsio-erreformek, ez murrizketek, ez finantza sistemaren bost erreformek ez dute ez enplegurik sortzen ez maileguak zirkulazioan jartzen
Gizarte babesa eta pobrezia kriminalizatu
Iruzurti gisa irudikatu eta pobreak errudun egin
Arazoa ez litzateke sistema, alper eta baldar eta gaizkileak baizik
Jasaten ari garen zazpi demokrazia ustelkeria azalpen
Gardentasun falta: gobernuen prentsaurrekoak gezurra dira, buletinak irakurri arreta ahndiz irakurri behar dira gero. Gogoan izan Espainiako gobernuak Amaiurri ematen dion erantzuna: zor subiranoa daukatenen zerrenda informazio erreserbatua da.
Dekretukada vs. parlamentarismoa: shock politikak ez dira ez eztabaidatzen, ez legebiltzarrean erabakitzen. Gobernuak lege dekretuak publikatu, eta ondoren onartu egiten dira (larrialdi egoera berezietarako sortutako figura legala). Horri gehitu behar zaio neurriei oinarrizko izaera emanda, guztiak betetzera behartzen dituela.
Azpikeria eta tempus politikoaren erabilera iruzurtia. Opor eta jai aldien erabilera interesatua, baita hauteskunde datena ere.
Aktore politiko zein ekonomikoen kontrako ekinbide judiziala abiatzeko eta ardurak eskatzeko zailtasun nabariak.
Komunikabide pribatu zein publikoen kontrol osoa, alternatibek iritzi publikatuan isla izatea galerazten duena.
Alderdi politiko zein sindikatu sistemikoen bahiketa finantzazio bidez. Hortxe dago Greco txotena alderdi politikoen finantzen inguruan ari hitz egiten duena, eta sindikatu sistemikoen finantziazio iturri ugarietan egiten ari diren murrizketak.
Botere guneen kontzentrazio ikaragarria. Ez soilik finantza eta banka erakundeen kontzentrazioa (kontaezinak dira desagertzen ari direnak), baita legebiltzarkideen murrizketa, komunikabide publikoena, zinegotziena, eta liberatu sindikalena, erabakitze esparrien murrizte nabaria, kontrola eta pentsamendu bakarra errazteko “politika bakarra” aurrera eraman ahal izateko.