Europako Konferentzia ekosozialista
ELAren Ingurumen buletinaren 13. aletik hartua
Hondamendi honen oinarrian irabazien akumulazioan, kontsumismoan eta merkantziekiko fetitxismoan oinarrituriko zibilizazio bat dago, mendebaldeko kapitalismoarena. Bere logika mugarik gabeko hazkundea da eta hau bateraezina da ingurumenaren babesa.
Ekosozialismoa, sozialismoaren oinarriak eta ekologia kritikoaren aurrerapenak elkartzeko saiakera bat da
Sistema kapitalistak ematen dizkigun irtenbideak (kapitalismo berdea, garapen iraunkorra, karbono merkatuak, energia nuklearra,...) onartezinak iruditzen zaizkigu eta ez dira jendarteak sufritzen duen larrialdi ekologiko eta sozial honi benetako erantzunak.
Ekosozialismoa, sozialismoaren oinarriak eta ekologia kritikoaren aurrerapenak elkartzeko saiakera bat da. Bere helburua zibilizazio berri bat da, bizimodu alternatibo bat, balore sozial eta etiko berrietan oinarritua. Ekosozialismoa ez da bateragarri kapitalismoarekin. Gure ekosozialismoa antikapitalista eta feminista da.
Gure ekosozialismoa antikapitalista eta feminista da.
Alternatiba berri honen eraikuntzan batera aurrera egiteko Suitzako Solidarités- eko talde ekosozialistak proposaturiko Europako Jardunaldi Ekosozialistetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dugu, 2014ko urtarrilaren 24tik 26ra Ginebran ospatuko direnak.
Guk parte hartuko dugu, eta parte bertan izango diren talde, eragile eta erakunde ezberdinei parte hartzeko deialdia egiten diegu. Jardunaldi hauen helburua zera da: esperientziak konpartitzea, gure ekosozialismo kontzeptuan sakondu eta lantzea, eta programa eta kanpaina komunak proposatzea.”
Hemen klikatuz aurkitu dezakezue honi buruzko informazio gehiago.