Herri Kooperatiba, elkartasunezko herri-antolakuntzaren bidean

2014/06/04
sareak.jpeg
Elkarlaguntza eta autoeraketa oinarri izanen dituen gizarte berri bat artikulatu nahiean hainbat lagunek abiatutako ekimena da Herri Kooperatiba, helburu nagusia duelarik sistema kapitalistak ezartzen dizkigun jazarpenerako egiturak gainditzea.

Herria 2000  Eliza, 248 zkia.

Elkarlaguntza eta autoeraketa oinarri izanen dituen gizarte berri bat artikulatu nahiean hainbat lagunek abiatutako ekimena da Herri Kooperatiba, helburu nagusia duelarik sistema kapitalistak ezartzen dizkigun jazarpenerako egiturak gainditzea.

Herri Kooperatiba ba ez da bere baitan helburu bat, baina egungo menpekotasunetik atera ahal izateko gutxieneko antolakuntza bat garatzen ari da.

Batzarrak egituratzen du ekimena, kide guztiok berdintasunez jardun, eztabaidatu eta erabaki dezakegun gune politiko gisa. Halaber, ekintza koiektiboaren eta autoeraketaren bidez burujabetzaren norabidea hartu nahi dugu.

Hori dela eta, tokiko burujabetza jomuga duten egitasmo eta ekimenak sustatzen dira. Ekoizpen eta erreprodukzio sareak eratu eta koordinatzeko egiturak eratu nahi ditugu, oinarrizko behar indibidual zein kolektiboak bere osotasunean asetzeko helburuz. Horregatik, Herri Kooperatibak ez du ohiko kooperatiba-enpresa eredua bere egiten.

Herri-izaera berreskuratu nahi dugu, horretarako ardatz izanen dinelarik auzolana, batzarra eta komunala, herri-antolakuntzaren eta elkarlaguntzaren erneferentzia-instituzioak.

La cooperativa popular es una iniciativa que tiene por objeto el articular un nuevo tipo de sociedad cuyas bases sean la ayuda mutua y la autoarganización.

Herri-kooperatiba, izenak dioen moduan, HERRI-ekimena da, elkarrekiko konfidantza eta elkar-ezagutzatik abiatutako harremanak eta ekintza komunitarioa berreskuratu nahi dituelako. KOOPERATIBA da, elkarlaguntzan oinarrituriko pertsonen eta proiektu autogestionatuen sare egitura zabal bat elikatu eta bultzatzeko helburua duelako. Kooperatiba-enpresen izaera junidikoaz baliatzen da, baliabide kolektiboak babesteko Estatuaren, rnerkatuaren eta bankuen aitzinean, eta aldi berean, herri-ekimenetik eratorritako ondasunak Estatuari zuzendu beharrean autoeratze-ekimenei bideratzeko. Burokrazia eginbeharrak gutxienekora rnugatuz, ekonomia-jardueraren ahalegina herri-ekimenetara bideratzeko baldintza hobeak ematen baitira.

Hiru zutabe nagusiren gainean oinarritzen da: Batzarra,elkarlaguntza sarea eta deszentralizazioa. Horiek horrela,honakoak planteatzen ditu: Egitura horizontala, herri-ahalmen material eta teknikoa, eta herritarren izaera eraldatzea,autoeraketa esperientzietan parte hartu ahala burujabetze prozesu batetara animatuz.

Ekimenean parte hartzeko printzipio batzuk adostu dira:Gizarte eraldaketa bere osotasunean gauzatzeko konpromisoa; ekonomia giza-beharrei erantzuteko bideratzea eta horretarako, ondasun eta baliabideen komunalizatzea; ingurugiroaren berreskuratze eta babesa; antolaketa politikoan, egitura berdinzalea, adostasuna lehenesten duena eta gardentasuna, eta azkenik, euskal kultur-eredua eta hennien arteko elkartasuna sustatzea.

Herri Koopenatibari dagozkion eztabaida eta erabakiak, arestian aipatu bezala, batzarretan ematen dira, hilabetean behineko maiztasunez egiten direnak eta gai-orden irekia dutenak. Batzarra ibiltaria da, Euskal Herri osoko tokietan egin daitekeena, eta herritar guziei irekiak dira, ez soilik bazkideei;aniztasuna eta ezberdinen arteko eraikuntza prozesu gisa ulertzen dugu ekimena. Batzarez haratagoko partaidetza-gune anitzak ere aurreikusten dira.

Elkartruke gurutzatua:txanpon askeak

Gaur-gaurkoz euroak hartzen duen espazio zabala geureganatzeko bidean, lagungarri suerta dakiguke txanpon askea, elkartruke konplexuak egiteko tresna gisa. Txanpon askea lortzeko, komunitatearen beharrak asetzeko baliabideak, gaitasunak eta ezagutzak eskaintzea aski da. Ibilbide berean, txanpon askearen sarean gure beharrak asetzeko aukera izan beharko dugu. Sare hori eratu eta zabaldu ahala, posiblea izanen da egun euroen bidez baino lortu ezin ditugun hainbat alde txanpon askearen bidez eskuratzea. Txanpon askea ez da bere baitan ekonomia-alternatiba bat, ez eta helburu ere; aldiz, euroekiko menpekotasunetik ateratzeko eraginkorra izan daiteke.

LETS (Local Exchange Trading System) izena duen programa informatikoaren bidez, elkartruke bakoitzean eskaintza egiten duen aldeak beste aldearekin adostutako saldo positiboa jasoko du, eta hartzekodunak berriz, saldo negatiboa (aldez aurretik sareak batzarrean erabakiko du gehienezko saldo negatiboa).

CESa (Community Exchange System) hamar urtetik gorako esperientzia duen txanpon sozial edo askea kudeatzeko sistema da (online-ko softwarea), Hego-Afrikan sortua. Milaka erabiitzaileren babesa du eta 550 elkartruke-sarek erabiltzen dute sistema hau. Esan beharra dago, bere potentzialitatea handia bada ere zenbait muga ere badituela,  eta hobetze aldera, sortzaileak bertsioa berritu, osoago eta egokiago batean lanean ari dira, integralCESa. Informazio gehiagorako: CES: www.ces.org.za integraltESa: www.integralces.net

Herri Kooperatibaren bazkide izateko kriterioak, eta onurak

Bazkidea, jarduera ekonomikoa modu kooperatiboan egiten duen proiektu bat da (indibiduala ala kolektiboa). Herri Kooperatibako zerbitzu amankomunak erabiltzen dituena jarduera hori burutzeko. Batetik, Estatuarekin banakako harremanari alternatiba dira, langileak autonomo izatearena, eta bestetik, enpresa txikientzat proiektu kooperatibo bateko partaide izateko aukera.

Aipatu beharra dago, Herri Kooperatiba lanik gabe aurkitzen diren pertsonentzat autoenplegu proiektuak martxan jartzeko gune edota tresna ezin egokiagoa dela. Honakoa eskaintzen die Herri Kooperatibak bazkideei:

• IFK kolektibo bat erabili ahal izatea jarduera ekonomikoa burutzeko.

• Ogasunarekin erlazionatzeko eta kudeaketa ekonomikorako zerbitzu amankomuna.

• Erantzunkizun zibileko asegurua, eta hainbat asegururen kudeaketa.

• Kooperatibaren sare soziala (enekenbat.cc) moduko baliabide informatikoak.

• Lehentasunezko sarbidea Herri Kooperatibaren baitan ditugun baliabideetara.

Aurrekariak

2010 urtean, Auzolan ekimena izanen zenaren lehendabiziko bilkurak egin ziren. Aldi berean, Catalunyan Cooperativa Integral Catalana sortu zen. 20111ko udazkenean I. AuzolanTopaketak egin zirenean zuzenean izan genuen Catalunyako esperientzlaren berrI, eta Euskal Herrian herri-ekonomia eraldatzaile bat abiatzeko tresna egokia izan zitekeela ikusi genuen.

Euskal Herriko autogestio-ekimenak ezagutzen ari ginen bitartean, Herri Kooperatiba izanen zenaren egitura junidikoa eratu genuen, eta 2013ko udaberrian egin zen lehendabiziko batzarra.

Herri Kooperatiba ba ez da bere baitan helburu bat, baina egungo menpekotasunetik atera ahal izateko gutxieneko antolakuntza bat garatzen ari da.

Auzolan ekimenean lantzen ari garen Auzolana-Batzarra-Komunala ardatza, balio eta izaera jakin batzuk dituen kultur-ereduarekin batean, gai da gizarte bat egituratzeko eta antolatzeko, eta beraz, ekimenaren helburu den Burujabetza eta Herri-antolakuntza lortzeko; ez du egitura juridikorik edo txanponik behar. Baina gizartearen erabateko eraldaketa eskatzen duen ardatz hori indarrean ez den bitartean, beharrezkoa iruditzen zaigu orain eta hemen eraldaketa abian jar dezakeen dinamika bat. Behar hori asetzera dator Herri Kooperatiba, eta merkatu-balorearen aldean giza harremanakberreskuratuko dituen ekonomia-eredu baterantz egin nahi du arraunean.

Se sustenta sobre tres soportes: la asamblea, la red de ayuda mutua y la descentralizacion, por medio de los cuales se plantea una estructura horizontal, capacidad popular material y técnica y la transformacion de la manera de ser popular.

Azkenik ez genuke aipatu gabe utzi nahi euskal kooperatibagintzaren erreferente bat, tamalez, aski ezezaguna dena.1959 urtean Elorrion sortutako Funcor kooperatibari buruz ari gara, bere eraketatik beretik eraldaketa sozial oso bat bilatu zuena, bide hortan urrats zinez eraginkorrak emanez, baina Estatu-indarrek bere ibilbidea moztu zuten. Ekimen haren berri “La otra experiencia. El libro que nadie quiso publicar a Oteiza” (Julia Itoiz,  2003) liburuan aurkituko duzue.