"Enpresa baten gardentasunak bere balio positiboak nabarmentzen ditu" Beñat Irasuegi

2014/09/18
azoka herritik logoa.jpg
Asteburu honetan dator Azoka Herritik, baina aurrez, gaur, egitasmo horren barruan Ekonomia sozialaren garrantzia garapen lokalean izeneko hitzaldia eskainiko dute. Beñat Irasuegi (Errenteria, 1978) da hizlarietako bat. Olatukoop kooperatiba eta ekonomia eraldatzailearen enpresen sareko kideetako bat da bera.

 Urola-Kostako Hitza, 2014/09/18

Beñat IrasuegiAsteburu honetan dator Azoka Herritik, baina aurrez, gaur, egitasmo horren barruan Ekonomia sozialaren garrantzia garapen lokalean izeneko hitzaldia eskainiko dute. Beñat Irasuegi (Errenteria, 1978) da hizlarietako bat. Olatukoop kooperatiba eta ekonomia eraldatzailearen enpresen sareko kideetako bat da bera.


Zein da hitzaldi honen helburua?

Tokiko garapena sustatu ahal izateko lana hainbat modutan egin daitekeela ohartzen gara. Garapen hori ekonomia sozial eraldatzailean egin beharko litzatekeela uste dugu.

Zer da ekonomia sozial eraldatzailea?

Enpresa bateko langileen parte hartzean oinarritutako ekonomia da, hau da, demokrazia ekonomikoan oinarrituta dagoena. Besteak beste, kooperatiben kasuetan ikusten duguna hau da, langile bakoitzak botoa emateko aukera duena.

Eta zein beste ezaugarri ditu ekonomia sozial eraldatzaileak?

Gardentasunaren balioa dago. Hau da, ekonomia honetan, datu guztiak gardenak izaten dira bai bertako langileentzat, bai kontsumitzaileentzat. Nolabait, gardentasun honek balio positiboak nabarmentzeko balio du.

Ekonomia mota honetan, zein baliok du garrantzia gehien gaurko hitzaldiari begira?

Enpresa hauek inguruarekiko duten ardura. Negozio hauen inguruan eragin sozial positiboa sortu behar dute, bai ekonomia bultzatzen dutelako, bai lana sortzen dutelako. Baina, baita ere, beraien eremuetan eragile sozioekonomikoak direlako.

Nolako garrantzia dauka eragin sozial positibo hori lortzeak?

Enpresa batek, bertan dagoen kultura edo ekonomia sorkuntza jardueretan partaide eraginkor bat izan behar du.

Hau guztia enpresetan oinarrituta dago, orduan?

Askotan ahaztu egiten gara, baina elkarte edo erakunde batek ere ekonomia sortzen du eta, beraz, hauek ere ekonomia honen barruan sartzen dira. Adibidez, askotan herri bateko udala izaten da jende gehien kontratazen duena.

Kooperatiben moduan, ezta?

Bai. Enpresa hauek egitura parte-hartzailea dute, baina erakunde publikoak ere ekonomia mota honen barnean daude. Azkenean, guztien arteko sare bat da.

Beraz, kooperatibak ekonomia soziala sustatzen du?

Bai, hori da. Hala ere, gaur egungo egoera ekonomikoa dela eta, handitu egin diren kooperatibek kontrol demokratikoa galdu dute. Azken urtean prentsan asko ikusi da hori, eta ekonomia sozial eraldatzailearen balioetako bat hori ez gertatzeko irtenbideak bilatzea da. Kooperatibismoa bai, baina kooperatibismo eraldatzailea.

Nolan funtzionatzen du kooperatibismo eraldatzaile horrek?

Gakoa da langileek enpresan edo erakundean hartzen diren erabakietan parte hartzea. Gaur egungo kooperatibismo eraldatzailea langileen arteko berdintasuna mantentzean oinarritzen da.

Zer egin dezakete herritarrek ekonomia hori sustatzeko?

Elkarlaneko ekintzailetasunari esker, eskualdeko beste eragile sozialekin edo publikoekin elkarlanean saretzea. Erakunde eta enpresa pribatuak eta publikoak elkarlanean aritzea, eta ez bakoitza bere aldetik. Hau da, guztiek eredu alternatibo baten alde egitea.