Erreferendumerako nazio itunaren manifestua: sina ezazu!

2017/02/24
demokrazia.jpg
Kataluniako herriaren kontzientzia nazionalak eta autogobernurako borondateak, behin eta berriz adieraziak izan direnak, antzinako sustrai historiko sakonak ditu. Katalunia, egun, ukaezinak diren arrazoi historiko, linguistiko eta kulturalengatik plurinazionala den Espainiako Estatuan integratua dago, honen egitura politikoek errealitate plurinazional hau onartzen ez badute ere.

Erreferendum manifestuaSinatu hemen Kataluniako erreferendumaren alde

Kataluniak  bere  etorkizun  politikoa  erabakitzeko  duen desioa geroz eta nabarmenagoa da munduaren aurrean. Xede iraunkorra bihurtu den honek, egun, biztanleriaren gehiengo handi baten borondatea jasotzen du.

ErreferendumeGizarte demokratikoen oinarrizko eskubide alienaezinen artean  dago  haien  etorkizun  politikoa  erabakitzeko errekonozimendua.  Eskubide  honek  sostengatzen  du Kataluniako  herritarren  gehiengoaren  eskakizuna, erreferendum baten bitartez gauzatu nahi dutena.

Kataluniarren  erreferendum  bidezko  adierazpen borondatea  gehiengoduna  eta  zeharkakoa  dela  agertu nahi  dugu.  Erabakitzeko  eskubidearen  alde  gizarte antolatuaren  mobilizazio  jendetsuek  adierazi  duten determinazio zibiko, baketsu eta demokratikoarekin bat datorrena.

MANIFESTU  hau  sinatzen  dugun  pertsona,  entitate, antolatzaile eta erakundeok, sakontze demokratikorako tresna  pribilegiatutzat  jotzen  dugu  erreferenduma

Baieztatzen  dugu, zuzenbide  konstituzionaleko  adituek defendatu  duten  bezala,  gaur  egungo  espainiar  marko juridikoak  baimentzen  duela  Estatuarekin  adostutako erreferendum  bat  egitea  Katalunian.  Orain  arte  aukera hau  ireki  ez  bada,  Espainiako  Gobernuen  borondate politiko  ezagatik  izan  da.  Zuzenbidea,  interpretagarria den  heinean,  arazo  politikoen  aurrean  ebazpen demokratikoak lortzeko tresna gisa ulertu behar da, ez arazo berriak sortu edota daudenak areagotzeko.

MANIFESTU  hau  sinatzen  dugun  pertsona,  entitate, antolatzaile eta erakundeok, sakontze demokratikorako tresna  pribilegiatutzat  jotzen  dugu  erreferenduma, honek posible egiten bait ditu eztabaida politiko plurala, adostasunen  bilaketa  zein  azken  erabaki  eraginkorren akordioa.

Guzti honengatik:

Kultura  demokratikoak  arazo  politikoentzat  irtenbide politikoak  eskatzen  dituela  baieztatzen  dugu,  gizarte modernoek  duten  oinarrizko  mekanismoari  helduz

Kataluniako  zein  Espainiako  Estatuaren  Gobernuei eskatzen  diegu  zailtasun  politikoak  eta  apriorismoak gainditu  ditzatela.  Eta  bidezko  zein  beharrezko  diren baldintza  eta  bermeak  ezarriko  dituen  azken  akordio batera  iritsi  daitezela,  nazioarteko  komunitateak aitortuko duen Erreferenduma ospatzeko. Honen emaitza politikoki loteslea eta eraginkorra izango beharko da.

Kataluniako  Parlamentua  aitortzen  dugu  herrialdearen borondatea  adierazten  duen  erakunde  demokratiko bezala.  Hargatik,  Erreferendum  honen  artikulaziorako sortzen diren ekimen eta akordioei babesa ematen diegu.

Erreferenduma  tresna  barneratzailea  denaren  ziurtzia adierazten  dugu,  Kataluniak  Espainiako  Estatuarekin duen  harreman  politikoaren  aurrean  Kataluniako herritarrek  adierazi  dituzten  jarrera  desberdinen adierazpen askea posible egingo duena.

Kultura  demokratikoak  arazo  politikoentzat  irtenbide politikoak  eskatzen  dituela  baieztatzen  dugu,  gizarte modernoek  duten  oinarrizko  mekanismoari  helduz: bozkaren  bidez  adierazten  den  herriaren  borondate gehiengoduna ezagutu eta balioztatzea, alegia.

Erreferendum  honek,  guztiek  parte-hartzeko  deia sentitzea  sorrarazi  behar  du.  Horretarako  beharrezkoa da, Katalunian adierazten diren legezko aukera guztien artean, arduratsuki demokratikoa, plurala eta berdintasun baldintzetan ematen den eztabaida bat.