Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta: onartuta.

2014/06/18
eskubideenKarta.jpg
Beste gai batzuen artean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta du hizpide Azterketa Bulegoaren azken buletinak. Izan ere, joan den maiatzaren 31an ekimena sostengantzen duten eragileek (horien artean ELA ere badago), gutunaren oinarriak onartu baitzituzten. Helburua: egungo sistema kapitalistan nagusi diren politika ekonomiko eta sozialetan, produkzio, banaketa eta kontsumo moduetan goitik beherako aldaketa beharrezkoa dela uste dugunon erreibindikazio eta eskariak adieraztea.

Azterketa Bulegoaren 34. Buletina

Helburua: egungo sistema kapitalistan nagusi diren politika ekonomiko eta sozialetan, produkzio, banaketa eta kontsumo moduetan goitik beherako aldaketa beharrezkoa dela uste dugunon erreibindikazio eta eskariak adieraztea.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta joan den maiatzaren 31n Bilbon izan zen Batzarrean onartu zen. Duela urtebete, 2013ko maiatzaren 30eko greba orokorra izan zenean, bera deitu genuen sindikatu eta gizarte-erakundeok erabaki genuen Eskubide Sozialen Karta egiteko prozesuari ekitea. Helburua: egungo sistema kapitalistan nagusi diren politika ekonomiko eta sozialetan, produkzio, banaketa eta kontsumo moduetan goitik beherako aldaketa beharrezkoa dela uste dugunon erreibindikazio eta eskariak adieraztea.


Urtebete honetan prozesuan 1.200dik gora lagunek hartu dute parte, 130 herri, eskualde edo esparru sektorialetan egindako eztabaidetan. Idatzi den kartan laburbildu dira bileretan egindako 150 fitxetan jasotako milaka ekarpenak. Kartaren oinarriak honakoak dira:

Jarduera ekonomiko, sozial eta politikoaren ardatz nagusi gisa lehentasuna pertsonak, bizia mantentzea eta planeta errespetatzea izango dira.

Gizartearen antolakuntza parametro horien arabera antolatzea ezin da atzeratu.

Lana, enplegua eta aberastasuna benetan banatu beharra dago, eta urgentziaz.

Enplegu duina izateko eskubide unibertsala.

Bizimodu duina ahalbidetzeko besteko prestazio sozialak.

Beharrizan desberdinetara egokitutako etxebizitza izateko eskubidea.

Komuna denaren eta bestelako zerbitzu publiko batzuren defentsa (eskubide gehiago eta eragingarriagoak barne).

Gizon-emakumeen aniztasun desberdin eta ugarien ikuspuntu inklusiboa.

Administrazioak aldatu beharra; helburua parte hartzezko jarduera eredua da.

Azkenik, aipatu beharra dago uda ostean erabakiko dela Kartaren alde datozen hiletan izango den mobilizazio eta ekintza agenda.