Frakingaren ondorioak ingurumenean eta pertsonen osasunean
Ainhara Plazaola, ELAn ingurumeneko arduraduna (Artikulu hau 18. Ingurumen buletinean argitaratu da)
Frakingaren egoera beste herrialde batzuetan?
Frackingak ondorioak ditu ingurumenean eta pertsonen osasunean:
- Zulaketa berezia izanik, ohikoak baino arrisku gehiago ditu: leherketa arriskua, gas isuriak, azido sulfhidriko isuriak (oso toxikoa kontzentrazio baxuan) eta hodia zulatzerakoan behera etortzea.
- Arrisku larrienetakoa haustura fluidoarekin eta gasarekin akuiferoak kutsatzean datza. Beste arrisku bat da putzu bat dagoeneko erabiltzen ez den beste batekin konektatzea, eta hau gaizki itxita egonik, gasa akuiferora edo lurrazalera filtratzea.
- Zulaketa eta haustura prozesuan gehigarri gisa konposatu lurrunkorrak erabiltzen dira. Elementu hauetako asko atmosferara igortzen dira, baita ekoizpen fasean ere.
- Frackinga garatua dagoen zonaldeetan sismikotasunak (lurrikarak) gora egiten du.
Frakinga EAEn debekatzeko Euskal Legebiltzarrean Herri Ekimen Legegilea aurkeztu da, non tramitera onartu den. Martxoaren 20tik hasita, lau hilabetetan zehar 30.000 sinadura jaso behar dira eta ziur gaude lortuko dugula, beraz, sinatu!
- Ez ohiko gasa hein handi batean metanoz osatua dago, CO 2 baino 23 aldiz ahaltsuagoa da berotegi efektua eragiten. Zulaketa, haustura edo ekoizpen fasean izandako edozein isuri arriskutsuagoa da ondorengo errekuntza fasean sortzen diren gasak baino. Ez ohiko gasak, ikatzarekin alderatuz, %30 eta %100 bitarteko berotegi efektuko gasen emisio hazkundea suposatzen du.
- Gehigarrien arrisku kimikoari dagokionez, istripu arriskua dago gehigarri hauek putzura garraiatzen direnean. Kamioien joan etorri ugariengatik (4.000 tona produktu kimiko erabiliko dira), kutsadura akustikoa, errepideko segurtasun falta eta berotegi efektuko gasen emisioak sortuko dira.
- Beste arazo bat lurraren okupazioa da. Baliabideak aprobetxatzeko putzu kopuru handia zulatu behar da: 1,5 eta 3,5 plataforma km 2 bakoitzeko, eta 2 hektarea plataforma bakoitzeko. Sondeo kontzentrazio hauen inpaktu bisuala izugarria da. Gainera teknika honek lur mugimendu handiak, habitataren suntsitzea eta lodo toxikoentzat balsak eraikitzea dakar.
- Frogatutako ingurumen arrisku hauetaz gain, minbizia, arnasketa arazoak, garunean kalteak, nahasmen neurologikoak eta hipersentiberatasun kimiko kasuak agertu dira, batez ere, uraren eta airearen kutsaduraren ondorioz. Osasun arrisku hauek esplotazioen inguruan bizi direnei eragiten die, eta baita bertako langileei ere.
Frakinga EAEn debekatzeko Euskal Legebiltzarrean Herri Ekimen Legegilea aurkeztu da, non tramitera onartu den. Martxoaren 20tik hasita, lau hilabetetan zehar 30.000 sinadura jaso behar dira eta ziur gaude lortuko dugula, beraz, sinatu!