Alternatibak krisiaren aurrean
"Alternativas a la crisis" artikuluan, Europan bizi dugun krisiari aurre egiteko berehala hartu beharreko neurri sorta proposatzen digu Eric Toussaint politologoak. Hauetariko asko, finantza eta banka sektorera zuzenduta daude:
- Bankuen tamainaren murriztea
- Gordailu-banka eta Negozio-bankaren arteko bereiztea
- Produktu eratorrien debekua
- Finantza produktuak, merkatura atera aurretik, baimen bat eskuratu beharra exijitzea
- Espekulazioaren debekua
- Galerak gizarteratzeko debekua
...
Banka sektoretik kanpo, bestelakoak ere zerrendaratzen ditu Toussaintek:
- Austeritate neurriak eten beharra
- Aseguru sektorea gizarteratu eta sektore publikoan txertatzea
- Zerga justizia: botere publikoen baliabideak handitu
- Zerbitzu publikoen sustatze eta hedatzea
- Banaketa-bidezko erretiro-sistemak berrezartzea
- Lanaldiaren murrizketa, enplegu beteko egoera bermatu asmoz
- Euroa zalantzan jartzea
- Bestelako Europa baten alde, indarrean dauden Hitzarmenak baztertu eta "Herrien Europa" bateko aldeko prozesu konstiziogile baten aldeko apustua.
...
Zehaztasun gehiago izateko, irakurri ezazue, artikulu osoa.