AHT ez da errentagarria ekonomikoki, ez sozialki, ez eta ingurumen ikuspuntutik

2015/03/13
aht.JPG
Urtean 150 milioi bidaiari dituen Tokio-Osaka tartea eta urtean 25 milioi bidaiari dituen Paris-Lyon tartea soilik dira errentagarriak ekonomikoki. Alderaketa egiteko, estatuko sareak 2.500 kilometro ditu eta 28 milioi bidaiari ditu urtero. Errentagarritasun soziala izateko, 500 kilometroko linea batek urtean 8 milioi bidaiari izan behar ditu.

David Hoyos eta Germá Bel ekonomilariak Gasteizko Parlamentuko Ingurumen Komisioan agerraldia egin dute, AHTaren bideragarritasunaren inguruan egin duten azterketa azaltzeko. Hauen arabera, Euskal Y, munduko gainontzeko abiadura handiko sare gehienak bezala, defizitarioa da. Urtean 150 milioi bidaiari dituen Tokio-Osaka tartea eta urtean 25 milioi bidaiari dituen Paris-Lyon tartea soilik dira errentagarriak ekonomikoki. Alderaketa egiteko, estatuko sareak 2.500 kilometro ditu eta 28 milioi bidaiari ditu urtero. Errentagarritasun soziala izateko, 500 kilometroko linea batek urtean 8 milioi bidaiari izan behar ditu.

Hoyos eta Belen arabera, AHTk ez du jarduera turistikorik sortzen, ez du inbertsio produktiborik ekartzen, ez kokapen enpresarialik ere, eta gainera “tunel efektua” eragiten du, hau da, oso ongi konektatzen ditu bi hiriburu baina tartean dagoena desartikulatzen du

Ingurumen ikuspuntutik ere iraunkorra ez dela baieztatu digute. AHTren eraikuntza fasean igortzen diren CO2 emisioak hain altuak dira, zein urtean 8 milioi bidaiari dituen linea batek 30 urte behar dituela iraunkorra izaten hasteko. Estatuko sarean ez dago linea iraunkorrik, gehien gerturatzen dena Madril-Bartzelona linea da, 6 milioi bidaiari hartzen dituelako eta hegazkina ordezkatzen duelako neurri handi batean. Gainontzekoek ingurumena suntsitzen dute eta inoiz ez dituzte emisioak konpentsatuko. AHTk errepideko trafiko gutxi bereganatzen du, 100 eta 150 kilometro bitarteko mugimenduak autoarekin egiten jarraitzen dira, norbere erara egokitu daitekeelako. Ohiko trenbide sareari eta hegazkinari kentzen dizkiote bidaiariak.

Trenak gaur egun duen diseinua kontuan izanda, bideragarria izateko modu bakarra hiriburuen arteko bidaiek 25 euro baino gehiago kostatzea litzateke. Momentu honetan Donostia eta Bilbo arteko autobus bidaia batek Lurraldebus txartelarekin 6,46 euro balio du, eta 70 minutu irauten du. AHTa eliteentzat da, edo bidaia hauek ordaintzeko gai diren enpresa handientzat. Frantses Estatuko sarean, bidaiarien %30a errenta oso altuak dituzten populazioaren %10ari dagozkie. Errenta altuenak dituztenei eta enpresa handiei egiten zaien aurrekontu bidezko aportazio izugarriaren adibidea da.

Hoyos eta Belen arabera, AHTk ez du jarduera turistikorik sortzen, ez du inbertsio produktiborik ekartzen, ez kokapen enpresarialik ere, eta gainera “tunel efektua” eragiten du, hau da, oso ongi konektatzen ditu bi hiriburu baina tartean dagoena desartikulatzen du. Onura jasotzen duten bakarrak eraikuntza enpresen eta ingeniaritza kontsultarien negozio pribatua da, obra publikotik onura jasotzeko konglomeratu baitute muntatuta. Negozio zirkulu hau ate birakariekin konbinatuta dago.

Eta guzti hau jakinda, oraindik ere Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua zentzugabekoa den eta herritarron gehiengoari inongo onurarik ekartzen ez digun proiektu honekin tematuta daude. Gutxi batzuk dira onuradunak, beste guztion kontura.