Tresna militante berri bat Beskoitzen
Frankismotik ihesi, Leku Eder etxea aterpe izan zen Manu Robles-Arangizen familiarentzat, ELA sindikatuaren jarduerarekin jarraitzeko bidean. Etxe horretan izan ziren hainbat euskal artista eta kulturgile, II. Mundu Gerran Erresistentziako eta soldatu aliatuei babes eman zien, edota bere Amalur ostatu ezagunean izan ziren Deneuve-Mastroianni bezalako izarrak. Orain, bere historian beste urrats bat egin, eta Beskoitzeko etxea bilerak egiteko gune iraunkorra izango da.
Guztion onerako ondarea
Robles Arangiz familiak ez zuen nahi Leku Eder etxea espekulatzaileen esku geratzerik, eta erabaki zuen 2023an sortutako Eraiki zuzkidura funtsari ematea. Funts berezi bat da, dohaintzak eta legatuak jasotzeko aukera ematen duena (finkak, balio ondasunak eta dirua), oinordetza zergetatik salbuetsita. Eraiki funtsaren xedea da “bere orainaren eta etorkizunaren jabe den Euskal Herri bat eraikitzea, askeagoa, iraunkorragoa eta solidarioagoa; hizkuntza, kultura eta identitate garatu batez aberastua”; horregatik, helburua da, batetik, funtsak birbanatzea asmo horien alde lan egiten duten elkarteen ekosistemari, eta bestetik, bermatzea transmititutako ondasunak jarraituko dutela guztion interesen zerbitzura, dirua irabazteko asmorik gabe.
Formazio eta bilera gune iraunkorra
Leku Eder etxea kotxez Baionatik 15 minututara dago, eta autobusez heltzeko moduan. Eraikina formazio eta bilera gune iraunkor bilakatuko da, militanteen eta elkarteen formazio eta transmisiorako, gogoetarako eta ikerkuntzarako leku estrategikoa izan dadin. Horretarako, bilera gela handi bat izango du, sukalde kolektiboa, biltegiak eta logistikarako espazioak eta jendeari ostatu eman ahal izango zaio. Horrela aukera izango da lan mintegiak egiteko, talde formazioko zikloak, "klima-kanpalekuak" edota udan formazio kolektiboko biltzar handiak.
Mobilizazio kolektiboa
Gure borroka tresnen jabe izatea (eta ziurtatzea erabilpena ez dela inoiz desbideratuko) funtsezko helburua da gure mugimenduen iraupena bermatzeko. Hori are nabarmenagoa da elkarteei gero eta sostegu gutxiago ematen zaion kontestu batean, zer eta Fronte Nazionala zen egungo eskuin muturreko Rassemblement national alderdia boterera ailegatzeko arriskua dagoenean; azken honen asmoa da gure gaitasuna ahal duen neurrian eragoztea. Konfiskatuak izateko arriskuan egon daitezkeen lokalen menpe ez egotea, militante belaunaldi berri bat prestatzeko lekuak eta bitartekoak, materiala lantzeko edo bilerak egiteko espazioak izatea: horrek guztiak olde erreakzionarioari aurre egiteko aukera handiagoa emango digu. Horregatik da oinarrizko helburua, nahiz eta nekeza izan, dirulaguntza publiko eta pribatuak murrizten ari diren honetan.
Leku Eder etxea zahaberritzeko lanek, baina, itxaropena pizten dute, eusteko gaitasun kolektiboari erreferentzia egiten dielako: kostuak txikiagoak izan daitezen, artisau militanteak ari dira proiektua aurrera eramaten, eta hilero bolondres tailerrak antolatzen dira eraitsi, ziztatu, lixatu, igurtzi, eraiki, margotu... halako lanetarako. Proiektua hasi zenetik, dagoeneko adin eta maila tekniko orotako 70 lagunek baino gehiagok hartu dute parte zaharberritze lanetan!
Leku Eder etxearen etorkizuna oparoa izango dela dirudi. Proiektuan laguntza eman nahi duenak honako e-mailera idatz dezake: info@eraiki-funtsa.eus
