Eskozia independente izango ote da?
Jonathan Freedland, The Guardian egunkariko kazetaria
Artikulua New York Review of Books aldizkarian argitaratu zuen 2014ko martxoaren 20an (hemen artikulua osoa ingelesez)
David Greig antzerki-egileak baiezko botoa emateko asmoa du, baina ez betiko arrazoi nazionalistek mugituta:
“Niretzat, 'nazionalismo' hitzak esan nahi du XIX mendeko nazio-estatu bat, muga trinkoak dituena, armada bat, bi parlamentu-ganbera eta gotorleku handi bat hiriburu erdian. Baliteke 30. hamarkadan Eskozia independente bat hala irudikatu izana, baina orain sortu nahi duguna bestelako herrialde bat da, ez XIX mendeko estiloko estatua”.
Greigek espero du Eskozia Katalunia eta beste batzurentzako eredu bilakatzea: subirania partekatzeko prest dagoen estatua, interdependentzia independentzia bezain kuttun duena.
Eskozia Katalunia eta beste batzurentzako eredu bilakatzea: subirania partekatzeko prest dagoen estatua, interdependentzia independentzia bezain kuttun duena
Honek batasunaren aldekoak harrituta uzten ditu. Zertarako banandu, gero berehala berriro bat egitekotan? Bestalde, Erresuma Batua betidanik izan da batasun aski nasaia, batik bat eskoziarrentzat. Batasunak dirauen hiru mendeotan Eskoziak sistema legal berezia mantendu du, baita hezkuntza sistema eta elizak ere (protestante eta katolikoa). Eskoziak futbol selekzioa badu. Olinpiar Jokoetan baino ez da Britainia Handiaren parte. 1999tik hona Eskoziak autonomia politikoa izan duenez identitate berezi horren arabera, zertarako alde egin hainbeste lortu duen batasun batetik, batez ere aldentzea ez bada erabatekoa izango?
Erantzuna ez da konstituzionala, politiko edo are ideologikoa baizik. Alex Salmondek dioenez, “gure historia nazionala belaunaldiz belaunaldi taxutu dute hainbat baliok: errukia, berdintasuna, eta parerik ez duen hezkuntza indartzeko borondatea”. Hortaz, diote nazionalistek, Eskozian kultura politiko berezi bat garatu da.
Adostasun sozialdemokrataren lurraldea bihurtu da, ustez gertuago dagoena Eskandinabiako zerga altu eta gastu publiko handiko auzoengandik Londresko Cityko turbokapitalismotik baino
Adostasun sozialdemokrataren lurraldea bihurtu da, ustez gertuago dagoena Eskandinabiako zerga altu eta gastu publiko handiko auzoengandik Londresko Cityko turbokapitalismotik baino. “Iritzi hedatua da Erresuma Batua AEBen eredu aldera lerratzen ari dela, non %1 aberatsenari sekula nahikoa ematen diozun ematen”, dio Blair Jenkins baiezko kanpainaren arduradunak. “Gizartearen zentzu kolektiboago bat, zeinari esker batak bestea elkar zaintzen duen, eskoziar bizimoduaren osagai garrantzitsua da”.
Ezezkoaren aldekoek hau txobinismotzat jotzen dute, baina argi dago paisaje politikoa desberdina dela. Gauza bat argi dago, Alderdi Kontserbadorea ia desagertu da Eskozian. Honen gakoa, Margaret Thatcher: estatu-industriak pribatizatzeko programak eta sindikatuekin izan zituen borrokak Eskoziako tradizio laborista indartsua astindu egin zuen, baina klase ertainak ere amorratu zituen.
Baina kontua ez da soilik eskuineko alderdi politikorik ez egotea. Eskozian eskola pribatu gutxi batzuk besterik ez daude; bere NHS (osasun zerbitzu publikoa) arlo publikoan darraien bloke bat da, eta aldiz Ingalaterran aspaldidanik ari dira enpresa pribatuak arreta medikua ematen.
Baina kontua ez da soilik eskuineko alderdi politikorik ez egotea. Eskozian eskola pribatu gutxi batzuk besterik ez daude
Immigranteen aurkako sentimenduak ez dira beste nonbait baino txikiagoak, baina ez dute adierazpide politikorik aurkitzen. Erresuma Batuko gobernuak unibertsitateko tasak ezarri eta garestitu zituen, baina Eskozian unibertsitate-hezkuntza ikaslearentzat doakoa da, estatuak erabat finantzatzen baitu. Sendagaiak ere debaldekoak dira, baita adinekoentzako zaintza ere.
Bitartean, “azken 30 urteotan Londres eta Ingalaterrako hego-ekialdea Britainiako gainerako lurraldeetatik urrundu egin da eta ekonomia postindustrial bat taxutu du, finantza-zerbitzutetan eta zerga-politika neoliberaletan oinarrituta”, dio Iain Macwhirter kazetariak.
Urruntzea areagotu egin zuen alderdi laboristak Blairrek Iraken inbasioa babestu zuenean 2003 urtean.
Beraz, paradoxa da Eskozia ideia britainiar bati helduta bizi izan dela, besteek baztertu duten ideia. Macwhirterrek dioen bezala, “Eskoziak ez du onartzen gerraosteko kontsentsua delakoa baztertu izana: (zerbitzu publikoen) unibertsaltasuna eta ongizate-estatua”.
“Eskoziak ez du onartzen gerraosteko kontsentsua delakoa baztertu izana: (zerbitzu publikoen) unibertsaltasuna eta ongizate-estatua”
Horrexegatik, Baiezkoaren kanpainaren eskaintzak gizarte-politikatik aldaketa konstituzionaletik adina dauka. Scotland's Future agirian demokraziari buruzko pasarte abstraktu gutxi dago, eta horren ordez “haurren zaintzan erabateko aldaketa” agintzen du, edota Londresek inposatu nahi dituen murrizketa sozialak bertan behera uztea. Azkenik, beren mugetatik kanpora egotzi nahi dute AEBen Trident arma nuklear sistema. Hots, independentzia da bide bakarra Eskoziak bertan sortu den kultura politiko berezia erabat gauza ahal dezan.
Londresko hedabideak eta klase politikoa erdi lo egon dira, batik bat 2013 urtean inkestek ziotelako independentziak porrot handia jasango zuela. Baina urtarrilaren amaieran bi aldeen arteko tartea zortzi puntukoa besterik ez zen: Ezezkoak %54 eta baiezkoak, %46.
Independentistek badute abantailarik: Salmond Britainia Handiko politikorik trebeena delako ospea du, izugarrizko karismarekin. Bestalde, SNPk Eskoziako makina politikorik eragingarriena du, txoko guztietan kanpaina-taldeak dituela. Mitin independentistak astegunez gauero izan ohi dira.
Baina urtarrilaren amaieran bi aldeen arteko tartea zortzi puntukoa besterik ez zen: Ezezkoak %54 eta baiezkoak, %46
Harritzekoa da Eskoziako artista, idazle eta musikaririk gehienak baiezko botoaren aldekoak direla. Gazteak ere bai, eta honek garrantzia du, bozkatzeko adina 16 urtetik aurrera baita.
Pribatuan nazionalista batzuk uste dute porrot doi bat posible dela, eta ziurtatzen dute hori ez dela hondamendirik izango. Baiezkoak %40tik gora lortzen badu, diote, prozesu berri bati ekingo zaio: Londresekiko negoziazioa Edinburgok botere handiagoa izan dezan.