Lan-harremanak desegiteko enpresa-estrategiak
D 44_EnpresaKulturaBerria.pdf
316.1 KB
Carlos J. Fernández Rodríguez soziologia irakaslearen artikulua (Madrilgo Universidad Autónoma) Enpresa Kultura Berriaren inguruan. "Txosten honen helburua da diskurtso gerentzialaren, management diskurtsoaren edo "enpresa-diskurtsoaren" berri ematea, sindikatu batek (kasu honetan, ELAk eta bertako ordezkariek, baina gainerako sindikatuei ere balio die txostenak) informazioa izan dezan eta, hala, tresnak eta konponbideak sortzeko gaitasuna izan dezan, eraso ideologiko horren aurrean erresistentzia-estrategia bat garatzeko. Horretarako, lan hau lau zatitan banatuko dugu: lehen zatian, enpresa-diskurtsoaren (diskurtso gerentziala; gerentzialismo ere dei diezaiokegu) analisi bat aurkeztuko dugu: erabiltzen dituen kontzeptu nagusiak, erakundeen munduari ematen dizkion preskripzioak, langileei ematen dizkien preskripzioak (“enpresa-kultura“ izenekoa barne)... Bigarrenik, enpresen aldeko diskurtsoak sortzen eta hedatzen laguntzen duten erakunde eta eragile batzuk berrikusiko ditugu, labur; eragile eta erakunde horiek berebiziko rola dute ideia horiek modu masiboan onar daitezen. Hirugarrenik, ideia gerentzial horien kasu praktiko bat aztertuko dugu eta ADEGI Gipuzkoako patronalak sustatzen duen “Enpresa Kultura Berria" aztertuko dugu; management garaikidearen diskurtsoa inspirazio-iturri duten enpresa-politika berrien adibide bikaina da. Bukatzeko, ondorioak jasotzen dituen azken atalean, gerentzialismoaren eraginari buruz hausnartuko dugu. Horrez gain, kultur ikuspegi horri aurre egiteko zenbait tresna aurkeztuko dira, ikuspegi benetan kaltegarria baita langile klaseko kide askorentzat, epe labur, ertain eta luzean."