Egoeraren Azterketa 145: Ordena geopolitiko berria, krisi ekonomikoa inflazioari aurre egiteko eta langile-klasearen pobretzea

2023/09/27
azala eus.png
Tentsio geopolitikoak, konpondu beharrean, areagotu egin dira, eta mundu-blokeen arteko banaketa gero eta sakonagoa da. Egoera ekonomikoari dagokionez, esan bezala, badira ziurgabetasuna sortzen duten elementu batzuk: inflazioak gora egin du berriro, EBZk interes tipoak igo ditu berriro, BPGk dezelerazio zantzu argiak ematen ditu, aurrezkia bukatu egin da jada, etab. Langileentzako arazo nagusia bizitzaren kostuaren garestitzea da, eta horrek dakarren pobretze- prozesua. Egoeraren Azterketaren 145. zenbaki berri honetan, gai horiei guztiei modu analitikoan helduko diegu. Gainera, hileko gai gisa, Eusko Jaurlaritzak pobreziari eta EAEn ongizaterik ezeko egoeran dauden pertsonei buruz argitaratu berri dituen datuen azterketa txiki bat egin dugu.

(Dokumentu osoa irakurri edo deskargatu. Paperean eskuratzeko, fundazioa@ela.eus helbidera idatzi)

Iazko udazkeneko alean ohartarazi genuen zenbait erakunde eta analisten aurreikuspenak oso negatiboak zirela zetozen hilabeteetarako. Ziurgabetasuna zen ekonomialarien azterketen ondorio
nagusia. Hala ere, aurreikuspen katastrofista horiek guztiak ez ziren iritsi, baina egia da ekonomia moteldu egin zela eta KPIa duela hamarkada batzuetatik ikusi gabeko kotetara iritsi zela. Ikasturte honetan badirudi beste egoera batean gaudela. Hala ere, adierazle batzuek ziurgabetasuna iragartzen dute, baita ere badaude datozen hilabete edo urteetan krisi berriak egon daitezkeela ohartarazten duten erakundeak ere. Ziurtasun gehiago egon arren, ziurgabetasun ekonomiko hori oraindik ez da amaitu.

Tentsio geopolitikoak, konpondu beharrean, areagotu egin dira, eta mundu-blokeen arteko banaketa gero eta sakonagoa da. Txina buru duten ekonomia emergenteek orain arte Estatu Batuen
esku zegoen botere hegemonikoaren posizioari aurre egin nahi diote. Oraindik egoera horretan ez gauden arren, badirudi mundu multipolar baterantz mugitzen ari garela, eta horrek ondorio izugarriak izan ditzake delako ekonomia aurreratuenetan. Gai horiek txostenaren bigarren puntuan jorratuko dira.

Egoera ekonomikoari dagokionez, esan bezala, badira ziurgabetasuna sortzen duten elementu batzuk: inflazioak gora egin du berriro, EBZk interes tipoak igo ditu berriro, BPGk dezelerazio zantzu argiak ematen ditu, aurrezkia bukatu egin da jada, etab. Ahultze seinale horiek gorabehera, ekonomiak, oraingoz, uste baino hobeto erantzun du.

Langileentzako arazo nagusia bizitzaren kostuaren garestitzea da, eta horrek dakarren pobretze- prozesua. Prezioen gorakadak, batez ere elikagaienak eta etxebizitzarenak, gero eta sufrimendu handiagoa eragin die langileei eta, bereziki, errenta baxuenei. Gainera, aipatu behar da, soldata errealak pandemia aurreko mailaren azpitik daudela. Hori guztia, ahaztu gabe enpresen etekinak izan direla inflazioari laguntzen jarraitu dutenak, eta sektore batzuk, hala nola energia eta bankuak, langile klasearen sufrimenduaren kontura aberasten ari direla.

Egoeraren Azterketaren 145. zenbaki berri honetan, gai horiei guztiei modu analitikoan helduko diegu. Gainera, hileko gai gisa, Eusko Jaurlaritzak pobreziari eta EAEn ongizaterik ezeko egoeran dauden pertsonei buruz argitaratu berri dituen datuen azterketa txiki bat egin dugu.

 

 

 

azala eus.png