Europako funtsekin gure hilobia lantzen

2021/03/05
EuropakoFuntsakParodia.jpg
Esan digute oraingoan desberdina dela, Europak ez diola austeritateari heldu. Baina, ez al dira Europako beltzezko gizonak han datozenak? Eta, dotore bilduta, sorbaldan dakarten opari horrek ez al du hilkutxa baten antz handiegia? Next Generation, hurrengo belaunaldia. “Ospatu! Ospatu opariaren etorrera!” esaten digute, baina honek, festa baino, funeral kutsua du.

Aurreko ostegunean, otsailak 25, ELAk parodia bat egin zuen Bilbon Europako funtsen opari pozoitua salatzeko. Eurovision-eko “Europe’s living a celebration” musikaren doinuan dantza egin zuten sorbaldan opari paperez bildutako hilkutxa batekin. Hemen duzue parodiaren bideoa (irribarrearekin utziko dizue):

750.000 milioi € omen ditu Europak gure arazoak konpontzeko. Next Generation EU deitzen diote opariari.

140.000 milioi € iritsi omen daitezke Espainiar estatura. Baina erne!!

! Dirua erabat baldintzatuta dator: pentsioen erreforma eta lan erreforma egin behar dira.
! 100.000 milioi € itzuli egin behar dira.
! Funtsak ez dira zerbitzu publikoak, behar sozialak eta zaintza indartzeko.
! Dirua iristen bada enpresa handi eta proiektu erraldoientzat izango da.

Europako funtsak estutu bat gehiago dira larrialdira ekarri gaituen eredu honetan. Next Generation oparia hilkutxa da hurrengo belaunaldientzat. Europako funtsek suposatzen duten menderatze-tresnaren aurrean…

Zerga erreforma, orain!

Parodiaren argazki galeria duzue hemen:

Europako funtsak parodia / Parodia fondos europeos