[Egoeraren Azterketa] Krisiak neurri handiagoan astindu ditu lan prekarioenak

2020/12/16
azala euskara.png
Egoeraren Azterketa hau erabat baldintzatuta dator covid19ak eragin duen krisiagatik. 2020. urte honetan, aurrekaririk gabeko krisi sanitario, ekonomiko eta sozial bati aurre egin behar izan diogu, eta oraindik ere bizitzen ari garen bigarren olatu honek gogor astintzen jarraitzen gaitu. Hirugarren hiruhilekoko datuak sakonago aztertu diren arren, ezin da alde batera utzi gaixotasun honek urte osoan izan duen eragina, batez ere bigarren hiruhilekoan.

(Dokumentu osoa irakurri)

Pandemiaren eragina oso gogorra izan da HEHko ekonomian. Apirileko eta maiatzeko konfinamenduneurriek ekonomia izoztea eragin zuten, eta horrek BPGaren beherakada eta enpleguaren suntsiketa izugarria ekarri zuen. Deskonfinamenduak eta udako hilabeteek emaitza txar horiek arindu dituzte, baina covid19aren aurreko zenbakietatik oso urrun gaude. Gainera, aurreikuspen guztien arabera, ekonomiaren susperraldia ez da hasieran esaten zen bezain azkarra izango.

Hori guztia defizit eta zor maila oso altuetan, eta datozen hilabeteetan nabarmen igoko direnak, batez ere diru-bilketaren jaitsieraren ondorioz. Egoera honetan, Europatik etorriko diren diru-laguntzek handitu egingo dituzte zor maila horiek eta datozen urteetan zailtasun ekonomikoak eta erreformak jasango ditugula gero eta argiagoa da, momentuan ikusten ari garen moduan.

Aurrekaririk gabeko BPGaren beherakada

Duela urtebete, aurreko Egoeraren Azterketan, gertatzen ari zen dezelerazio ekonomikoaz ohartarazi genuen, ez bakarrik HEH mailan, baita maila globalean ere. Munduko eta Europako BPGaren aldakuntza-tasek ez zuten aurreko urteetan bezala aurrera egiten. Krisi berri bat zetorrela ere esaten zen. Hala ere, inork ez zuen pentsatzen covid19 bezalako birus batek horrelako krisi sanitario, ekonomiko eta sozial bortitz bat eragin lezakeela, munduko herrialde gehienei eragingo ziena.

1GRAF.png

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurreikuspen ekonomikoak:  pandemiak baldintzatuta

Oso zaila da aurreikuspen ekonomikoei buruzko azterketa zehatza egitea, covid19aren aurrerapenak berak baldintzatzen baitu bilakaera ekonomikoa. Bigarren hiruhilekoaren ondoren susperraldi azkarra iragartzen zen, baina irailetik aurrera izandako bigarren olatuaren ondorioz, aurreikuspenak beherantz berrikusi behar izan dira, eta espero ziren hazkunde-datu positibo horiek ez dira hain onak 2021erako

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lan merkatuaren adierazleak

Ingurune ekonomikoak lan-merkatuaren krisi itzela ekarri du. Nabarmendu behar da 2020ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion datuek kontuan hartu behar dutela bigarren hiruhilekoan eta lehenengoaren zati batean ekonomiak izandako hondoratzea, horrek lan merkatuan izan duen eragina barne, beraz, hiruhilekoen arteko alderaketa oro alboratua izan daitekeela. Horregatik, datuak covid19ak eragindako krisiaren aurreko balioekin alderatu behar dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Pentsioak: baxuak eta genero-arrakala agerikoa

 

(Dokumentu osoa irakurri)