Euskal Herriko eskubide sozialen gutunaren alde #m30greba

2013/04/23
m30greba.jpg
Urterik urte gobernu ezberdinak, hartzen ari diren erabakiekin, krisi ekonomikoan sakontzen ari dira. Konstituzio erreformek, dekretutzarrek, oinarrizko legeek, murrizketek eta erreforma ezberdinek helburu bakarra daukate: aberatsek gero eta botere eta diru gehiago eskuratzea langileen pobretze orokorraren, langabezi masibo, eskubideen galera eta zerbitzu publikoen murrizketen bitartez. Neurri hauek, gainera, era guztiz antidemokratikoaz burutzen ari dira, inposaketa erabiliz, inposaketa delako modu bakarra herritarren kontrako eraso hauek burutu ahal izateko.

Honengatik, politika publikoen lehentasunak goitik behera aldatzea
aldarrikatzen dugu eta Euskal Herriko gaur egunko instituzioei dei
egiten diegu hori lortzeko beharrezkoak diren iniziatiba
instituzional, politiko eta legislatibo guztiak har ditzatela.

Instituzio horiei zera exijitzen diegu: estatutik inposatu nahi
dituzten neurriak ez aplikatzeko; defizit publikoaren mugak ez
onartzeko, eta iniziatiba har dezatela Euskal Herrian bizi eta lan
egiten duten pertsona guztiek bizi baldintza duinak izan ditzaten;
enplegu duin, kalitateko zerbitzu publiko unibertsal eta prestazio
sozial egokiak izan ditzaten, alegia, horixe baita, gainera, krisitik
irteteko estrategiarik onena. Sistema berri bat pertsona guztien
aukera berdintasunean oinarritua eta lan produktibo eta
erreproduktiboaren arteko egungo dikotomia gaindituko duena.

Hemen gauden eragile sindikal eta sozialok krisialdia hasi zenetik
burutzen ari diren politika hauek salatu izan ditugu eta borrokatu
izan ditugu. Edozelan, premiazkoak diren salaketa eta borroka honekin
batera, haratago joan nahi dugu, euskal jendarteari alternatiba
eskaini nahi diogu. Beste eredu bat posible dela aldarrikatzetik eredu
hori eraikitzera egin nahi dugu jauzi.

Horregatik, prozesu sozial oso bat bultzatzea erabaki dugu.
Alternatiba hori eraikitzeko prozesu oso batez ari gara eta lehen
pauso moduan Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutuna osatzea izango
da. Gutun hau aldarrikapen bitartekoa izango da, baina ez hori
bakarrik, Gutun hau lehenbiziko pausua izango da euskal jendarte
osoaren indarrak batzeko eta burutzen ari diren borroka ezberdinak
helburu argien inguruan bateratzeko. Eskubide sozial eta laboraletan
zein justizia sozialean oinarritutako eredua nahi eta behar dugu eta
hau eraikitzeko prozesua, Euskal Herriarentzat eredu propioa
eraikitzeko prozesua abiaraziko dugu.

Maiatzaren 30erako deitu dugun greba orokorra beharrezkoa da,
ezinbestekoa da, “nahikoa da!” ozen eta indarrez oihukatzeko gobernu
ezberdinetatik datozen eraso guztien aurrean eta, horrekin batera,
alternatiba eraikitzeko prozesu horri hauspoa emateko bultzada.

DEITZAILEAK:

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT

Eragile sozialak: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea
abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de
invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de
Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar,
Asociación de vecinas y
vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune
Feminista, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos
de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea,
Eginaren eginez,Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz
Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma,
Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak,
Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia,
Matxingune taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo,
Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de
Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, PTParen
aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare
Antifaxista, SOS Racismo- SOSArrazakeria, Urtxintxa eskola,
Zazpigarren alaba.

BILBON, 2013.eko Apirilaren 19an