Mozkinak versus eskubideak

2016/10/25
DAKKA.jpg
Bangladesheko Dhaka hiriburuko lantegi batek orain dela hilabete eskas izandako suteak duela hiru urte Rana Plazako merkataritza guneak jasandakoa ekarri digu gogora. Hildako ehunka langileek Europako eta Ipar Amerikako marka ezagunentzat oihalgintzan ziharduten orduan. Industrigintzan lanean ari diren haurren ustiakuntzari buruzko albisteak noiznahi kaleratzen dira eta, oro har, enpresa erraldoietako produkzio kate uher eta ugaritan jasandako lan gehiegikerien inguruko argitalpenak eta txostenak maiztasun handiarekin ikusten ditugu.

Mikel Zurbano, Argia 2016/10/23

mikel zurbanoBangladesheko Dhaka hiriburuko lantegi batek orain dela hilabete eskas izandako suteak duela hiru urte Rana Plazako merkataritza guneak jasandakoa ekarri digu gogora. Hildako ehunka langileek Europako eta Ipar Amerikako marka ezagunentzat oihalgintzan ziharduten orduan. Industrigintzan lanean ari diren haurren ustiakuntzari buruzko albisteak noiznahi kaleratzen dira eta, oro har, enpresa erraldoietako produkzio kate uher eta ugaritan jasandako lan gehiegikerien inguruko argitalpenak eta txostenak maiztasun handiarekin ikusten ditugu.

Botere ekonomiko globalaren banaketan estatuek gero eta indar txikiago dute enpresa transnazional handien mesederako. Enpresa horiek jatorrizko herrialdea atzean uztean, zaila izaten da horien gaineko kontrol publiko eraginkorra egitea.

Enpresa erraldoien gehiegikeriak eta horien fakturazio bolumenaren urteroko zifrak –sarritan herrialde batzuetako BPG bera gainditzen dutenak– elkar lotuta doaz. Aldiz, estatuen ekonomia ahalmenak ahultzen ari dira enpresa handiekin alderatuta, baita beren kontrol ahalmen orokorra ere. Botere ekonomiko globalaren banaketan estatuek gero eta indar txikiago dute enpresa transnazional handien mesederako. Enpresa horiek jatorrizko herrialdea atzean uztean, zaila izaten da horien gaineko kontrol publiko eraginkorra egitea, eta are nekeagoa da giza eskubideen urraketarik egiten duten epaitzea.

Giza eskubideak babesteko ezartzen diren nazioarteko itunak horiek sinatu dituzten estatuentzat soilik dira lotesleak, beraz, ez dituzte enpresak horretara behartzen.

Bestalde, nazioarteko zuzenbidearentzat enpresak ez dira eskubide eta obligazioak dituzten aktoreak eta giza eskubideak babesteko ezartzen diren nazioarteko itunak horiek sinatu dituzten estatuentzat soilik dira lotesleak, beraz, ez dituzte enpresak horretara behartzen. Hartara, jatorrizko lurraldez kanpo diharduten enpresak sarritan eremu “ilunean” daude giza eskubideen errespetuari dagokionean. Izan ere, beren jarduera ez du jatorrizko estatuak kontrolatzen, beren jarduera hartzen duen herrialdearen legalitateak baizik, zeinak atzerriko inbertsio handiak erakartzeko malgutasun handia duen bere arau zein legegintzan hain zuzen.

Espainiako Estatuko IBEX35 osatzen duten enpresek ere lege errealitate hori zuzenetik ezagutzen eta baliatzen dute. Enpresen Gizarte Erantzukizunaren Behatokiak argitaratu berri duen 12. Txostenean IBEX35eko enpresek giza eskubideen muturreko urraketarako arriskua duten hogei herrialdeetan dihardutela ondorioztatu da. Eta horietako 32 enpresak bederen herrialde horietako batean dihardutela gaineratzen du txostenak. Behatokiak dio 35 enpresetatik 23k enpresaren barruan giza eskubideen errespetuzko politiken berri ematen dutela, baina politika horien egiaztatze maila jakin nahi dugunean egoera ez da horren positiboa. Hamalau enpresak bakarrik aipatzen dituzte giza eskubideen errespetua bermatzeko mekanismo eta prozedura zehatzak. Areago, lau enpresak bakarrik onartzen dute giza eskubideen gaineko arriskuak identifikatu dituztela, eta giza eskubideetan bere jarduerak dituen eragin negatiboak borrokatzeko hartutako neurrien berri ematen dute.

Gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) eta mugimendu sozialen agendan gero eta nabarmenago agertzen da enpresak eta giza eskubideen arloan lotesleak diren betekizun juridikoak indarrean ipiniko dituen nazioarteko itun baten beharra. Nazio Batuen Erakundeko Kontseiluak itun hori eraikitzeko bidean, duela bi urte gobernu arteko lantalde bat sortzea erabaki zuen. Urriaren amaieran lan talde horren bigarren bilera erronda gauzatuko da Genevan. Interes orokorra iparrorratz duten giza eskubideak enpresen mozkin gosearen gainetik lehenestean datza arrakastarako giltza.