Diego Borja: Grezia gerra bat ari da nozitzen

2015/06/30
DiegoBorjaGrezia.jpg
"Grezian gertatzen ari denaren atzean ez dago politika ekonomikoaren ikasgai bat, ez dago zerga-politikaren ikasgai bat, ez dago finantza ikasgai bat. Grezian gertatzen ari denaren atzean estortsioa, xantaia, zigorra dago, herri greziarra ibiltzen ari den bide berbera ibili nahi duten beste herriek ez dezaten halakorik egin." Diego Borjak hitz zorrotzak bota zituen atzo Bilbon Grezian gertatzen ari denari buruz. Hemen duzue bere hitzaldiaren bideoa.

"Gaur egun Grezia bizitzen ari dena gerra bat da. Gerra honetan Europako instituzioek, EBZk, NDFk, eta Europako gobernuek beren eskura dituzten armak erabiltzen dituzte herri greziarra belaunikatzeko, xantaia eta estortsio erabiliz. Erabiltzen ari diren arma da banku greziarrari likidezia ukatzea, Europako komunitateak ikus dezan, demokratikoa izan nahi duen herrialde batek ezin diola bere herriaren nahiari erantzun."