Etxebizitza: mobiliza gaitezen!
HLMetako alokatzaileen ordezkarien hauteskunde-kanpaina azaroaren 16an hasiko da. Aldarentzat, eskalaz aldatzeko parada izaiten ahal da, ofizialki alokatzaileen ordezkari den elkartea bilakatuz, eta, herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubidearen aldeko borrokarentzat eta jendarte eta auzo herrikoietako biztanleen defendatzeko garrantzitsuak diren hainbat instantzia garrantzitsutan, parte hartzeko ahalmena ukanez. Horrek bere eguneroko ekintzetan oraino eraginkorragoa eta entzunagoa izateko parada emanen dio.
Denek esku ukaldi bat ematen ahal dugu, Alda bere parioa irabazten laguntzeko.
Azaroaren 16tik abenduaren 3ra kanpaina honi 3 ordu (edo gehiago noski) ematen ahal badituzu, milesker zure izena emateaz hemen: https://bit.ly/bénévolesélectionsHLM
Kanpainaren abiatze-zintzur bustitzera gomitatua zira, bertan kanpainako material ezberdinak aurkeztuak izanen dira eta laguntza eskaintzeko molde desberdinak azalduak izanen dira. Hori guzia Aldaren hautagaien presentziarekin, ostiral honetan, azaroaren 4, 19:00etan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren lokalean, Kordelierren karrikako 20., Baiona Ttipian.
Elgarrekin, badugu zer egin! Herrian bizi nahi dugu!