(Argitalpena) Euskaldunon hizkuntza eskubideak oldarraldi judizial betean

2024/10/29
DSC08845-1024x683.jpg
2023ko azaroaren 4ean, “Euskaldunon hizkuntza eskubideak oldarraldi judizial betean” mintegia antolatu genuen. Goiz hartan Iñaki Iurrebaso soziologoa eta UEMAko Miren Segurolaren hitzaldiak entzuteko aukera izan genuen Erandioko Merkatu Zaharrean. Arratsaldean berriz, Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartu genuen, “Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean. Goiz hartan hitz egindakoak bildu ditugu esku artean duzun dokumentuan.

(Dokumentu osoa irakurri edo deskargatu. Paperean eskuratzeko, fundazioa@ela.eus helbidera idatzi)

 

Pello Igeregi Santamaria, Euskara Arduraduna ELAn

 

azala eus.png2023ko azaroaren 4ean, “Euskaldunon hizkuntza eskubideak oldarraldi judizial betean” mintegia antolatu genuen. Goiz hartan Iñaki Iurrebaso soziologoa eta UEMAko Miren Segurolaren hitzaldiak entzuteko aukera izan genuen Erandioko Merkatu Zaharrean. Arratsaldean berriz, Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartu genuen, “Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean.

Mintegia antolatzearen arrazoi nagusia euskaldunon hizkuntza eskubideak jasaten ari diren erasoen aurrean gure hizkuntzaren egoerari buruzko hausnarketa partekatzea izan zen. Euskararen lurralde zabal batean euskara gaeliko bilakatzeko prozesuan dugu. Euskara formalki ezaguna den hizkuntza izan daiteke, praktikan erabilia ez dena, hizkuntza arloan ari diren politikariek esaten digutenaren kontra euskaldun osoak gero eta gutxiago baitira. Hau da, euskaraz bere komunikazio arruntak naturaltasun osoz egiteko gaitasuna duten euskaldunak gero eta gutxiago dira, alfabetatutako euskaldunak agian inoiz baino gehiago direnean. Hezkuntzak ezin dio aurre egin merkatu kapitalistaren arauen arabera sozializazio espazio ia guztietan gaztelaniak duen monopolioari (aisialdian, komunikabideetan, kulturan....). Euskal Herriko beste lurralde batzuetan euskara zuzenean desagertze bidean da.

Hizkuntza zapalkuntzari aurre egiteko erabat ez-nahikoak diren neurriak bultzatu dituzte administrazio publikoek, gutxieneko hizkuntza eskakizun batzuk ezartzea horien artean. Ez-nahikoak direla diogu, gaztelaniaz soilik lan egitera bideratutako politikak direlako, euskaldunontzat bazterreko eskubide batzuk esleituta. Neurri horiek ez dira nahikoak izan administrazioek euskarazko zerbitzuak bermatzeko, ezta administrazioetako langileek euskaraz lan egiteko eskubidea izan dezaten. Eta, hala ere, gaztelaniaren erabateko inposizio babestu nahi duten sektoreek gehiegizkotzat hartu eta oldarraldi judizial, politiko, mediatiko eta sindikala pairatzen ari gara.

Bada, eraso horiei aurre egiteko bazka ideologikoa eman genien gure militanteei goizez eta kaleak bete genituen arratsaldez. Aipatutako testuinguru honek argiunerik ere baduela erakutsi genuen, Euskal Herrian bada euskal kontzientzia eta euskararen aldeko nahi handi bat, Bilboko kaleetan 50.000 pertsonek gorpuztu genuena, eta goizean Erandion bildutako ELA sindikatuko berrehun militanteok erakutsitakoa.

Goiz hartan hitz egindakoak bildu ditugu esku artean duzun dokumentuan, irakurri eta izan dadila hau mobilizazioa elikatuko duen bazka berria.On egin!