(Lansaioa) Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik, eskubideen defentsa.
2021/05/06
Etxeko enpleguari buruzko lan gida argitaratu dugula aprobetxatuz, lansaioa antolatu dugu. Gida honen helburua, gure eskualdeetan eta lokaletan ELAren iragazki juridiko lana betetzen duten pertsonei baliabide erabilgarri bat eskaintzea da, jendeak gero eta gehiago eskatzen baitu horri buruzko
informazioa, laguntza eta arreta.
Lansaioa datorren maiatzaren 7an egingo dugu, goizeko 11:30 eta 14:00ak bitarte. Zuria Arzuak, gidaren egileak, gidatuko duen saio honetan Jone Bengoetxea eta Katia Henriquezek ere parte hartuko dute. Parte hartzea mugatua izango da, etorri nahi izatekotan idatzi fundazioa@ela.eus helbidera.
Lansaioa
Etxeko enpleguari buruzko lan gida argitaratu dugula aprobetxatuz, lansaioa antolatu dugu. Lansaioa datorren maiatzaren 7an egingo dugu, goizeko 11:30 eta 14:00ak bitarte, Bilboko egoitzako areto nagusian. Zuria Arzuak, gidaren egileak, gidatuko du saioa. Arzuak gida azalduko du etxeko langileen erralitatea eta atzerritartasun legea ardatz hartuta. Jone Bengoetxeak gai honek sindikatuarentzat duen garrantziaz jardungo du eta Katia Henriquezek, migratuek dituzten zailtasun eta beharrei buruz hitz egingo du.