Gizarte eta demokrazia krisi erraldoiaren ezkutaketa

2012/09/05
berriro2.jpg
Irailaren 26ko greba prestatzeko eskainiko dizkizuegun lau artikulu/aurkezpenen bigarrena honetan azaltzen da zer baldintza ematen diren ezartzen dizkiguten murrizketa politika erraldoiak aurrera eraman ahal izateko. Honen atzetik etorriko dira, "Uztailaren 13ko neurriak eta Greba Orokorraren deialdia" eta amaitzeko "Mobilizazioaren erabilgarritasuna eta premia".

Aurreko artikulua: Shock politika kapital metatze fase berri baterako

Diapo aurkezpena ikusi

 

Eztabaida publikotik egungo drama soziala eta datorrena desagerrarazi

215.000tik gora langabe honez gero Euskal Herrian, laguntzarik jasotzen ez dituztenak geroz eta gehiago

BPGan soldaten parte hartzea geroz eta txikiagoa

Behin behineko kontratuen ehunekoak berbera izaten jarraitzen du erreformaz erreforma

Beldurra, enplegua galtzeko ikara, gizarte bazterketan erortzeko arriskua, eta horrek dakarren sumisioa, esplotazioa...

Jende guztiak dakiena ezkutatu

Politika hauek ez dutela ezer konpontzen, krisia okertzea dakartela baizik

Ez lan- zein pentsio-erreformek, ez murrizketek, ez finantza sistemaren bost erreformek ez dute ez enplegurik sortzen ez maileguak zirkulazioan jartzen

Gizarte babesa eta pobrezia kriminalizatu

Iruzurti gisa irudikatu eta pobreak errudun egin

Arazoa ez litzateke sistema, alper eta baldar eta gaizkileak baizik

Jasaten ari garen zazpi demokrazia ustelkeria azalpen

Gardentasun falta: gobernuen prentsaurrekoak gezurra dira, buletinak irakurri arreta ahndiz irakurri behar dira gero. Gogoan izan Espainiako gobernuak Amaiurri ematen dion erantzuna: zor subiranoa daukatenen zerrenda informazio erreserbatua da.

Dekretukada vs. parlamentarismoa: shock politikak ez dira ez eztabaidatzen, ez legebiltzarrean erabakitzen. Gobernuak lege dekretuak publikatu, eta ondoren onartu egiten dira (larrialdi egoera berezietarako sortutako figura legala). Horri gehitu behar zaio neurriei oinarrizko izaera emanda, guztiak betetzera behartzen dituela.

Azpikeria eta tempus politikoaren erabilera iruzurtia. Opor eta jai aldien erabilera interesatua, baita hauteskunde datena ere.

Aktore politiko zein ekonomikoen kontrako ekinbide judiziala abiatzeko eta ardurak eskatzeko zailtasun nabariak.

Komunikabide pribatu zein publikoen kontrol osoa, alternatibek iritzi publikatuan isla izatea galerazten duena.

Alderdi politiko zein sindikatu sistemikoen bahiketa finantzazio bidez. Hortxe dago Greco txotena alderdi politikoen finantzen inguruan ari hitz egiten duena, eta sindikatu sistemikoen finantziazio iturri ugarietan egiten ari diren murrizketak.

Botere guneen kontzentrazio ikaragarria. Ez soilik finantza eta banka erakundeen kontzentrazioa (kontaezinak dira desagertzen ari direnak), baita legebiltzarkideen murrizketa, komunikabide publikoena, zinegotziena, eta liberatu sindikalena, erabakitze esparrien murrizte nabaria, kontrola eta pentsamendu bakarra errazteko “politika bakarra” aurrera eraman ahal izateko.