Lanbide-arteko gutxieneko soldata propioa aztergai

2025/06/18
LGSjardunaldia.jpg
Dokumentu honetan Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata (LGS) propioaren onurak aztertzeko Manu Robles-Arangiz eta Ipar Hegoa fundazioek maiatzaren 16an Bilbon antolatu genuen jardunaldiko hitzaldiak bildu ditugu, eztabaida eta gogoeta kolektibo hau zabaltzen eta elikatzen jarraitzeko asmoz.

Dokumentu osoa irakurri edo deskargatu. Paperean eskuratzeko, fundazioa@ela.eus helbidera idatzi

Sarrera

Hego Euskal Herrirako lanbide arteko gutxieneko soldata propioaren inguruko gogoeta sustatzeko asmoz, Manu Robles-Arangiz Fundazioak eta Ipar Hegoa Fundazioak jardunaldi bat antolatu genuen Bilboko Bizkaia Aretoan. 150 lagunetik gora bildu ginen bertan, eta jardunaldian zehar, ekarpen ugari eta anitzak entzun ahal izan genituen: gazte mugimenduen ikuspegia, etxebizitzaren arazoa, ekonomia sozial eraldatzailea, legegintzaren aukerak eta mugak, burujabetza prozesuak eta nekazaritza zein lehen sektorearen egoera, besteak beste. Hizlariek mundu akademikotik, sindikaletik eta mugimendu sozialetik ekarritako ikuspegiak elkarren osagarri bilakatu ziren, soldata duin eta propio baten beharra ardatz hartuta. Dokumentu honetan bildu ditugu jardunaldian parte hartu zuten hizlarien ekarpenak, eztabaida eta gogoeta kolektibo hau zabaltzen eta elikatzen jarraitzeko asmoz.