Datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eskubideak egikaritzea

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOA
IZO: G-48446363
Posta helbidea: Barrainkua, 13 48009 BILBO
Helbide elektronikoa: dbo@ela.eus

Helburua

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

  • Datuen tratamenduarekin lotutako eskubideak gauzatzeko eskaerak kudeatu, erantzun eta ebatzi.

Legitimazioa

Zein da zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa?

  • Lege betebehar baten betepena: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art.

Hartzaileak

Zein egoeratan komunikatzen ditugu zure datuak?

  • Datu personalak soilik izango dira lagaketen objektu arau batek eskatzen duenean edo zerbitzuari euskarri emateko beharrezkoa denean

Nazioarteko transferentziak

Zein kasutan egiten dira?

  • Datuen kudeaketak ez du nazioarteko transferentziarik egitea suposatzen

Kontserbazioa

Zenbat denboraz kontserbatzen ditugu zure datuak?

  • Datuen tratamenduari dagokion eskubide bat egikaritzetik sortutako datuak, prozesua amaitu eta artxibatu arte kontserbatuko dira. Momentu horretatik aurrera blokeatu egingo dira, sarbide mugatuarekin. Egoera horretan egongo dira, hiru urteko gehieneko epean zehar, datu pertsonalen tratamendu eta kudeaketa esparruaren gehieneko preskripzio epeari dagokion epea delarik.

Eskubideak

Zeintzuk dira zure eskubideak datuak errazten dizkiguzunean?

  • Edozein pertsonak eskubidea dauka MANU ARANGIZ FUNDAZIOAK bere datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez inguruko informazioa jasotzeko.
  • Interesdunek haien datuak irispidean izateko, datu zehazgabeak zuzentzeko edo, ezerezteko eskubidea izango dute, besteak beste datuak beharrezkoak ez direnean jaso ziren helbururako.
  • Egoera zehatzetan, interesdunek tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute, kasu horretan, erreklamazioak egin edo defendatzeko soilik kontserbatuko ditugu.
  • Tratamendua interes legitimoan oinarritzen den kasuetan, interesdunak haien datuen tratamenduaren aurka egin dezake. Kasu horretan, MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta legezko arrazoiak daudenean edo erreklamazio posibleak egin edo defendatzea beharrezkoa denean.
  • Interesdunak bere eskubideak arduradunaren atalean adierazitako helbide postal edo elektronikora eskaera bidaliz egikaritu ahalko ditu, horretarako gure pribatutasun atarian inprimaki bat eskuragarri dago.
  • Datuak Babesteko Bulego eskudunaren aurrean erreklamazio bat aurkez dezakezu, bereziki ez duzunean eskubideak asetzea lortu, bulego horren posta helbide edo helbide elektronikoaren bidez.

Segurtasuna

  • Datuak modu konfidentzialean tratatuko dira egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolatzaileen menpe, aldatzea, galtzea, baimenik gabeko tratamendu edo irispidean izatea saihesteko.