AHTk ez du murrizketarik aurrekontuetan
ELAko 13. Ingurumen buletinetik hartua
Datua latza da: 2014ko AHTaren aurrekontua Nafarroan %40a igo da eta EAEn mantendu egiten da. Nola liteke gauden egoeran, egunero murrizketa berriak ditugunean, zentzurik gabeko obra honek dagoen diruaren zati handi bat eramatea, zerbitzu publikoen kalterako? Erantzuna oraindik gogorragoa da: gutxi batzuk horrela izatea erabaki dutelako. Gobernuek eta interes ekonomiko konkretu batzuen ordezkariek erabaki dute lehentasuna beraien poltsikoak diruz betetzea dela, zerbitzu publiko eta prestazio sozialen kalterako.
Azken bost urteetan obra hau hazkunde eta errekuperazio ekonomikoaren bermea izango zela sinestarazi nahi izan digute, eta krisitik irteteko esfortzu bat egin behar genuela esan digute (hiritarrok soilik noski). Ez diezagutela adarrik jo! Milioi guzti hauek gatu sozialera eta beharrezkoak eta logikoak diren inbertsioetara bideratu izan balira ez ginateke orain gauden bezala egongo! Ez enplegurik, ez zerbitzurik ez eta
prestaziorik. Eta okerrena da AHT kosta ala kosta egitearen politikarekin jarraituko dutela.
Baina ELAk borrokan jarraituko du ekonomikoki eta sozialki beharrezkoa ez den, eta ingurumenaren eta gastu sozialaren aurkako eraso larria den obra hau geldiarazteko.