Nola ematen da emakumeen diskriminazioa enpleguan?

2017/03/01
photo140374035794078236.jpg
Emakumeek enpleguan sufritzen duten diskriminazioa argi uzten dute grafika honetan azaltzen ditugun bost adierazleek. Gizonen eta emakumeen datuak alderatu ditugu, baita EB-28 eta HEHko datuak ere. Agerikoa da emakumeek pairatzen duten diskriminazioa prekarietateari (aldi-baterakotasun eta partzialitate tasen bidez neurtuta) eta baita langabeziari (guztirakoa, gazteena eta 55 urtetik gorakoena) dagokienez. Agerikoa ere Europarekiko dugun aldea ere...

Egoeraren Azterketa 133Grafikoa eta ezterketa hau Egoeraren Azterketa 133-n argitaratu da

Infografia

Grafikoek erakusten dutenez, emakumeek pairatzen duten tenporalitate tasa gizonena baino 5,5 ehuneko puntu altuagoa da HEHn eta 6 hamarreko altuagoa EB-28n. Partzialitate maila ere askoz altuagoa da emakumeen artean gizonen artean baino (HEHn 3,5 aldiz handiagoa da, EB-28n 3,6 aldiz handiagoa).

Emakumeek jasaten dituzten langabezia tasak gizonenak baino altuagoak dira Hego Euskal Herrian, baina ez aldiz EB- 28ko gazte eta 55 urtetik gorakoen kasuan. Hain zuzen ere, emakumeen langabezia tasa gizonena baino 2,9   ehuneko puntu altuagoa da HEHn eta   puntu erdi handiagoa EB-28n.

Gazte langabeziari dagokionez, emakumeek gizonek baino %37,4ko langabezia handiagoa dute HEHn, baina 7 hamarren baxuagoa EB-28n. 55 urtetik gorakoen artean langabezia %60,8 altuagoa da HEHn emakumeen artean gizonen artean baino, nahiz eta 8 hamarren baxuagoa EBn.

Genero diskriminazioa enpleguan