Herria ahalduntzeko estrategia bat

2015/02/12
AdiosCapitalismo.jpg
Aldaketa segurua da, emantzipazioa aukera bat. Humanitatea hurrengo hamarkadetan datorkion zibilizazio kolapsotik libratzeko aukera handiago izango dugu ahalduntze (botere berreskuratze) estrategia bat abian jartzen badugu. Herri klaseak botere erdaldatzaile bihurtzean dago gakoa, boterea potentzia gisa ulertuta nagusiki. Hau hiru bide elkarlotuz lor daiteke: kontrabotereen bidea, herri mobilizazioen bidea eta hauteskunde eta instituzioen bidea.

Jordi Garcia JaneJordi García Jané, “Adiós, capitalismo” Ed. Icaria, 2012

Liburua Dokumentazio Zentruan dugu, nahi baduzu klikatu hemen.

Bide elektorala eta instituzionala

Gobernu baten dimisioa eragiteak ez du askorako balio, nahiz eta herri aldarrikapenei kontzesioren bat eman eta askapenerako mugimenduetako lider gutxi batzuk kooptatu, baldin eta atzetik datorren gobernuak oinarrizko menperatze egiturak mantentzen dituen.Borroka eta kontrabotereak bere baitan suntsitzen dira, gehiengo soziala bilakatzeko bokaziorik ez dutenean edo, Estatuaren aparatuak ­klase zapaltzaileen boterearen funtsezko tresna ­ bere horretan lagatzen badituzte. Kasu hauetan, askapenerako mugimenduek asko jota, gai jakin batzuen aurrean botere politikoaren aurkako presio­talde gisa jarduten dute.

Hala, mugimenduek Estatuaren erakundeak kontrolatu eta ahalik eta gehien demokratizatu behar dituzte, beraien baliabideak kontrabotere eta erakunde sozialetan antolatuta dagoen gizartearen zerbitzura jartzeko, gizartea baita bere eraldaketarako subjektu bakarra.

Behin eta berriro egiaztatu izan dugu, parte­hartze elektorala edota erakundeetako jarduera politikoa, eraldaketaren ardatz bilakatzea errakuntza dela, baita gobernua dagoeneko gurea denean ere

Gobernu “iraultzaile” batek dekretu bidez herri kontrabotereak hedatzera behartzea zentzugabekeria litzateke. Gobernuak antolatuta dagoen gizarteari baliabideak erraztera mugatu behar du, honek era autonomoan bere zeregina barnera dezan.

Hala ere, behetik egin daitekeen guztia errazteko funtzio horretan, era demokratikoan hautatua izan den gobernu berriak, sistemaren funtzionamendu mekanismoak arautze bidean paper garrantzitsua jokatu behar du. Eginkizun hau goitik baino ezin daiteke bideratu. Lege eta arautze berriak aplikatu beharko ditu menderatze egitura harremanak eten eta beste forma batean birproduzitu ez daitezen zaintzeko. Esate baterako, Estatutik baino ezin da aberastasuna era berdinkideago batean birbanatu, legeak aldarrikatuz, zergak bilduz, ogasun publiko eraginkor bat edukiz, eta dena esatearren, beste erremediorik ez dagoen kasuetarako polizia eta kartzela eraginkorrak izanez.

Baina pasarte batez hitz egiten ari gara, aurrekariak eta geroa dituen eraldaketa prozesu luzeago baten barruan kokatzen den pasarteaz. Eraldaketarako estrategia orokor baten barruan, proposatu ditugun borrokarako fronteen artean, elektoral eta instituzionalaz baino ez gara ari hitz egiten. Eraldaketarako estrategia orokor honek kontrabotere eta mugimenduekin kontatzen jarraitu behar du. Hauek gobernu “laguna” zelatatzeaz gain, beren aldarrikapen eta kontrabotereak zabaltzen jarraitu behar dute.

Badakigu klase popularren mesederako estatu politikak aldatuko dituzten eta erakundeak demokratizatzeko berrantolatuko dituzten pertsona eta erakundeek osatutako gobernuak behar ditugula, baina badakigu era berean, botere instituzionalean jarduteak, pertsona eta erakunde hauetako asko aldatuko dituela

Behin eta berriro egiaztatu izan dugu, parte­hartze elektorala edota erakundeetako jarduera politikoa, eraldaketaren ardatz bilakatzea errakuntza dela, baita gobernua dagoeneko gurea denean ere. Hanka­sartzea litzateke, edozein gobernu mailatara iristeko lasterbideak erabiltzea. Koiunturaren araberako arrazoiengatik hauteskundeetan boto masa handia erakartzeak ez du ezertarako balio, atzean ez baldin badago indar sozial antolatu bat, aldi berean erakundean eta kalean egoten lagatzen diguna, eta erakundeko jarduera kalekoaren azpian jartzen uzten diguna. Izan ere, gobernu lagun batek hauteskundeak irabazi ostean, eraldaketa prozesuaren aurrerakuntza, batez ere, auto­gestionatutako egitura sozialen eta askapenerako mugimenduen indarraren menpe egongo da.

Momentuz, eskuartean ditugun erakundeak erabiltzea besterik ez dugu, hauek birziklatuz. Hori horrela da benetan demokratikoak diren araudi soziala eta koordinazio instantziak sortu daitezen baldintzak egon bitartean, eta gizarte egiturak era progresiboan ahalik eta funtzio gehien bereganatzen ez dituen bitartean. Baina horregatik ez dugu zertan geure burua engainatu behar beharra bertute bihurtuz eta historiak hain sarri erakutsi diguna ahaztu: Estatua ez da tresna egokia gizarte emantzipatu bat eraikitzeko, Estatua funtzionala da zapaldutako talde sozialak kontrolatu eta erreprimitzeko eta gainera, egitura den heinen, irauteko existitzen da Estatua. Eraldatzeko zailtasuna anplifikatu egiten da, hasiera batean behintzat, gobernua baino ezin delako kontrolatu eta ez ejertzitoa, ez epaileak, ezta goi funtzionarioak ere. Horrek burokratizazio, eskumaratze, autoritarismo eta ustelkeria arrisku iraunkorrak dakartza.

Dinamika bakoitzaren parte diren giza ­kolektiboek, beraien artean elkarlan harreman berdinkidea daukate, baina bakoitza bere rola jokatzen zentratu behar da, bere denbora eta agenda jarraitu behar ditu, eta beste dinamikarekin gatazkan sartzeko aukera barneratu behar du

Azken finean, gobernu iraultzaile orok ordezkatzen dituen interes sozialekiko autonomo egiteko arriskua dakar. Arazo hauek saihesteko bide bakarra, edo hobe esanda mugatzeko bide bakarra, tronuan jarri zuen askapenerako mugimenduaren presentzia bera da; betiere independente, zaindari eta mobilizatua den askapenerako mugimendua denean. Bestela esanda: badakigu klase popularren mesederako estatu politikak aldatuko dituzten eta erakundeak demokratizatzeko berrantolatuko dituzten pertsona eta erakundeek osatutako gobernuak behar ditugula, baina badakigu era berean, botere instituzionalean jarduteak, pertsona eta erakunde hauetako asko aldatuko dituela. Edozein erakundek (baita gizarte mugimenduek ere) denboraren poderioz hasieran zuen askapenerako freskotasuna galtzen du prozesu orokor baten baitan. Prozesu hau are gehiago bizkortzen da erakunde hauek erakundeetan parte hartzen dutenean. Efektu hauek leuntzeko, suebakiak zulatu beharra dago. Askapenerako mugimenduak, krisialdian sartu eta irentsia izateko arriskuarekin, ezin du estatuko erakundeetan parte hartu. Erakundeetako lana, mugimenduaren proiektu estrategikoarekin bat egiten duten erakunde politikoei dagokie (alderdiak, koalizioak), hau da, gobernutik herriaren eskakizunak estatuko ekintza bilakatzeko ardura bere egiten duten erakunde politikoei. Jarduera horretan, erakunde politikoek mugimenduaren proiektu estrategikotik aldendu beharra dute, berau baldintzatu ez dezaten. Seguru asko, paper hau etorkizuneko erakunde politiko sortu­berriek baino ezingo dute jokatu; beren burua ezkerreko alderdi gisa aurkezten duten gaur egungo alderdietatik bereizten diren alderdiek eta alderdiaren forman ere ezberdinak direnek.

Sustrai politiko berdina elkarbanatzen duten bi dinamikatan pentsatzen ari gara. Baina independente izaten jarraitu behar dute: batak komunitateen autonomia dinamikak (herri kontrabotereen amarrua) eta gizarte mugimenduenak garatu behar ditu, eta besteak, hegemonia dinamikak garatu behar ditu, hau da, eraldaketa proiektuaren aldeko erakunde politiko agintedunak. Dinamika bakoitzaren parte diren giza ­kolektiboek, beraien artean elkarlan harreman berdinkidea daukate, baina bakoitza bere rola jokatzen zentratu behar da, bere denbora eta agenda jarraitu behar ditu, eta beste dinamikarekin gatazkan sartzeko aukera barneratu behar du.

Amaitzeko, hauxe da gure akzio eraldatzailea gidatzeko asmoarekin proposatzen dudan hipotesi estrategikoa; eztabaida pizteko gai izan baldin bada, honezkero baliagarri izan zaigu. Nire ustez, proposamenak abantaila gehigarri bat ere baduela gehituko nuke: kapitalismoa gainditzeko bere helburuan huts egiten baldin badu ere, behintzat, bizi-baldintza orokorrak hobetuko ditu. Erabiltzen dituen bideei esker ­. bizitzeko forma berrien eraikuntza, bortizkeria gabeko borrokla eta gobernurako sarbide demokratikoa..­ ez gintuzke inolaz ere erregimen autoritario batean murgilduko, bere garaian sozialista gisa izendatu ziren iraultza gehienak erregimen autoritario izatera pasa ziren ez bezala.

Zoritxarrez, litekeena da beste bide batzuetatik iragatea. Baina, irudika dezagun zenbait herrialdetako askapenerako mugimenduk, estrategia hau ala beste bat jarraiturik, ezinezkoa zirudiena posible egitea lortzen dutela eta, gure mendeko hirugarren hamarkadarako, historiaren bidea eraldatzen hasi direla.