Bai eskratxeei, bai adierazpen askatasunari

2013/04/24
sisepuede.jpeg
“Escrache”a Argentinan sortu zen diktaduraren garaian eta 90. hamarkadan da bere erabilpena areagotu egiten den momentua. Carlos Menemen gobernuak 1995tik aurrera diktadura garaian desagertutako eta abusuak jasandakoengatik erantzunleak ulertzen zirenen erregimen mililtarreko ex karguak indultatzeagatik herriak antolatutako kexa baketsuak izan ziren.

ELAren Azterketa Bulegoko 19. buletineko proposamena

“Corralito” garaian, 2001an berriz ere martxan jarri ziren. Peronistak ziren gazte taldeek presidentea zen Fernando de la Ruaren - “Fernando de la deuda” deitzen zuten- eta bere gobernua zalatzen zuten herria hondamen ekonomikora erametagatik. Estatu Batuetan ere, Vicenc Navarrok aipatu bezala, politikari eta bankarien etxeen aurrean escracheak antolatzea ohikoa da.

Estatu Espainiarrean, Hipotekengantik kaltetuak direnen eta Stop Desahucios plataformek ekimen berdina martxan jarri dute, escrache hitza inoiz baino entzunagoa izanik. Orainarte ospatutakoak, Euskal Herrian baita, alderdi politikoen egoitzetan edo politikarien etxebizitzen aurrean antolatutako kontzentrazio baketsuak izan dira. Gutxi behar izan da agintari eta politikariek mugimenduaren aurkako neurri errrepresibo eta bestelako xedeak bilatzen dituzten berbaldiak erabiltzeko, antolatzaile eta parte hartzaileei kriminalizatzeko asmo hutsarekin. Horrela ere, salaketaz, pobreziaz, etxegabetzeetaz, eta horien erantzunle eta konponbideei buruz ez hitzegiteko intentzioa argia delarik.

Izan gaitezen denok arduradun, politikari jaunak. Agintea erantzunkizuna da, nahiz eta batzuten deserosoa izan. Norbera entzuteaz aparte, entzun herriari, askatasun adierazpen errespetatu, krispazioa sortu eta konpetentziak haratago eraman gabe.

Jendea asko sufritzen ari da, eta orain inoiz baino gehiago arrazoiak, indarrak eta salaketarako gogoak ditu. Ekintza xume batek asko haserretu ditu batzuk

Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak horrela adierazi du, plataformek Eusko Jaurlaritzak escracheak 300 metrotara egitearen erabakiaren aurka jarriko errekurtsoaren erabakian, “ perimetro bat ezartzea neurriak gainditzea da” eta “ biltzeko eskubidea ezin daiteke mugatu erabaki administratiboak diela medio”. Ardura publiko bat dutenek, presente izan behar dute, beraien erabakiak despatsuetatik at eraginak dituztela. Beraien egiteen ondorioak onerako zein txarrerako onartu behar dituzte. Ez dezagun ahaztu, indarkeriarik gabeko ekintzak baino ez dira.

Intimitate eskubidea elkartaratzeko eskubidea mugatzeko aitzaki moduan erabili da. Etxebizitza pribatu baten aurrean elkartaratze bat “jasatzea” baino askoz larriagoa eta intimitateari gehiago erasotzen dio famili bati etxegabetzea, umeekin bada are gehiago. Mugimendu honen aurka kexu direnak, ez daude betere arduratuak etxegabetzeak ekiditzeko neurririk ez hartzearekin. A ze nolako hipokrisia!

Jendea asko sufritzen ari da, eta orain inoiz baino gehiago arrazoiak, indarrak eta salaketarako gogoak ditu. Ekintza xume batek asko haserretu ditu batzuk. Galdetu diezaioten beraien buruei zergatik, norberak jasan dezala bere ekintzen ondorioen pisua, beraiena jendeari eragiten dioten kaltearekin alderatuta ez da ezer eta.