AHTk ez du murrizketarik aurrekontuetan

2013/12/20
AHT-NuriaLopezGereñu.jpg
Urteak daramatzagu salatzen azpiegitura handiek sarritan ez dutela balio esan zaigunerako, eta askotan gutxiegi erabiltzen direla. Honen beste adibide argi bat da azken egunetan izan dugun albistea: Estatuak ez du Burgostik Gasteiza bitarteko AHTaren zatirik eraikiko. Arlo askotan jada onartu da geneukan gaitasun ekonomikoaren gainetik eraiki dela. Baina badirudi hau ez dela nahikoa, eta Nafarroako eta Euskadiko gobernuak bere horretan jarraitzen dute, paretaren kontra joaten, eta gu guztiok amildegira eramaten.

Ingurumen buletina 13ELAko 13. Ingurumen buletinetik hartua

Datua latza da: 2014ko AHTaren aurrekontua Nafarroan %40a igo da eta EAEn mantendu egiten da. Nola liteke gauden egoeran, egunero murrizketa berriak ditugunean, zentzurik gabeko obra honek dagoen diruaren zati handi bat eramatea, zerbitzu publikoen kalterako? Erantzuna oraindik gogorragoa da: gutxi batzuk horrela izatea erabaki dutelako. Gobernuek eta interes ekonomiko konkretu batzuen ordezkariek erabaki dute lehentasuna beraien poltsikoak diruz betetzea dela, zerbitzu publiko eta prestazio sozialen kalterako.

Azken bost urteetan obra hau hazkunde eta errekuperazio ekonomikoaren bermea izango zela sinestarazi nahi izan digute, eta krisitik irteteko esfortzu bat egin behar genuela esan digute (hiritarrok soilik noski). Ez diezagutela adarrik jo! Milioi guzti hauek gatu sozialera eta beharrezkoak eta logikoak diren inbertsioetara bideratu izan balira ez ginateke orain gauden bezala egongo! Ez enplegurik, ez zerbitzurik ez eta
prestaziorik. Eta okerrena da AHT kosta ala kosta egitearen politikarekin jarraituko dutela.

AHT aurrekontuak

Baina ELAk borrokan jarraituko du ekonomikoki eta sozialki beharrezkoa ez den, eta ingurumenaren eta gastu sozialaren aurkako eraso larria den obra hau geldiarazteko.