(Argitalpena) Enpresek %7,3 baino ez dute ordaintzen beren irabaziengatik

2022/06/14
azterketak 44 azala.png
Azterketak 44: ELAren proposamenakfiskalitate justu baterako txostena argitaratu berri dugu. Zergak dira erakunde eta organismo publikoen finantzaketa-iturria. Zergarik gabe, ez dago diru-sarrerarik. Eta diru-sarrerarik gabe, ez dago gasturik. Beraz, argi dago horren araberakoa dela gastu publiko maila eta, hortaz, zerbitzu publikoak eta gizarte-prestazioak. Ez da ahaztu behar zergek, diru-bilketaren izaeraz gain, ezinbesteko zeregina ere badutela aberastasuna modu bidezkoagoaz banatzeko tresna gisa. Gaur egungo testuinguruan, non enpresak mozkin errekorrak izaten ari diren, hain zuzen ere tresna horrek orekatu behar du balantza, kapitalari gehiago ordainaraziz, desberdintasunak areagotzea saihesteko.

(Dokumentu osoa irakurri edo deskargatu. Paperean eskuratzeko, fundazioa@ela.eus helbidera idatzi)

Txostenak hiru atal ditu: lehenengoan fiskalitatea ikuspegi historiko batetik aztertzen da, azken urteetako bilakaerari helduz. Bigarrenean, zerga-sistemaren inguruko egungo eztabaidak aztertzen dira. Alde batetik, maila globalean planteatzen ari diren proposamenak aztertuko ditugu, eta, ondoren, espainiar estatuan gertatzen ari dena aztertuko dugu, gure lurraldean ere eragina duena. Azkenik, 11 neurri proposatzen dizkiegu Hego Euskal Herriko erakundeei, gehien dutenek gehiago ordainduko duten zerga-sistema progresiboagoa helburu. Neurri horiek, era berean, genero-arrakala fiskala ezabatzen lagunduko lukete; izan ere, emakumeek errenta txikiagoak dituzte, enplegutik datozenak gehienbat, eta kapital-errentetan gutxiago parte hartzen dute.

Txosteneko eduki esanguratsuak iruditan:

1) Aberastasunaren banaketa gero eta injustuagoa: zergan bilketan lan errente duten pisua gorantz doan bitartean, enpresen ekarpena beherantz doa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2) Sozieatateen zergaren beherakada handia: 2007. urtearekin alderatuta, sozietateen gaineko zergaren diru-sarrerak jaitsi egin dira nabarmen.

 

 

 

 

 

 

3) Lan errenten zerga bilketa handitu da

 

 

 

 

 

 

4) Enpresek %7,3 ordaintzen dute beren irabaziengatik

 

 

 

 

 

5) Nola gaude Europarekiko alderatuz? Presio fiskala Europan baino 8,6 eta 6,5 puntu txikiagoa da