COP21-erako bidea martxan da jada

2015/07/23
Bilbodiru3.JPG
Ohikoa izaten da urtean behin, abendu inguruan, orduan ospatzen baita, Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko gailurraren inguruan aritzea, hau da, COP deituriko goibileraren inguruan. Ez da ordea ohikoa izaten urtean zehar aipatzea. Urte ezberdinetako hausnarketak hartzen baditugu beti antzekoa topatuko dugu, dagoeneko berandu gabiltzala eta ezinbestekoa dela COP goibileratik akordio anbiziotsu loteslea ateratzea. Badakizue ordea goibilera ondoren beti aipatzen duguna ere antzekoa dela, porrota izan dela.

Ingurumen buletina 3030. Ingurumen Buletinetik hartua

Aspertu   gara   urtero   gauza   bera gertatzearekin, eta ez ELAn bakarrik. Mundu osoko mugimendu sozialen artean iritzi hau da nagusi. Eta horregatik ondorengo hilabete eta urteetarako beste dinamika bat jorratzen ari da klima aldaketari aurre egin eta justizia soziala   eraikitzearen   bidean.  Hemendik aurrera   zita   ez   da   abendura   mugatuko. Beharrezkoa baita mobilizazioa eta borroka urte osora zabaltzea.  Goibilerako egunetan zehar   gure   indarra   eta   nahia   kalean erakutsiko dugu, mobilizazioaren bitartez eta Alternatiben Herria bezalako ekimen ugariren bitartez (ekimen honen inguruan aurretik ere idatzi dugu).

Borroka   hau   ez   da   klima   aldaketari aurre   egiteko   soilik,   kapitalismoari   aurre egiteko ere bada

Aurtengo   abenduan   COP21   Parisen izango   da,   eta   urtero   bezala   mobilizazioak izango   dira   bai   bertan   bai   munduko   beste txoko   askotan;   bai   goibilera   aurretik,   bai bitartean eta baita ondoren ere. Dagoeneko mundu mailako dinamika antolatzen ari da, eta   azpimarra  herrialde   eta  hiri   bakoitzean sareak eraikitzen joatean ari dira indar egiten, abenduko   egun   horietako   mobilizazioa garrantzitsua izango da eta prestatu beharra dugu, baina are garrantzitsuagoa izango da hurrengo hilabete eta urteetan egoera honi eta jasaten ditugun eraso neoliberalei aurre egiteko antolatuta egotea.

Borroka   hau   ez   da   klima   aldaketari aurre   egiteko   soilik,   kapitalismoari   aurre egiteko ere bada. Dagoeneko oso argi dugu klima aldaketa kapitalismoaren beste ondorio tamalgarri bat dela. Botere ekonomikoak eta kapital   handiek   aberastasunaren   metaketa bilatzen   dute,   eta   baliabide   naturalen pribatizazioa,   metaketa   eta   ustiatzearekin lotura   zuzena   izaten   du   horrek.   Baliabide natural gehienak lehen mailako beharrak dira: ura,   airea,   janaria,   energia,   materialak... Hauen   espekulazioa   kapitalismoaren muinean dago, eta hauen ustiapen modu ez-iraunkorrak, klima aldaketa, gosea, pobrezia eta   injustizia   soziala   eragin   ditu.   Klima aldaketa ez  da kutsadura arazo  bat   soilik, sistema aldatu behar denaren beste adibide
garbi bat da.